Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2016

Andoni Olariagaren hitzaldia entzungai

Atzo, Zarauzko Arrano tabernanIndependentzia lortu edo identitatea mantendu” hitzaldia eduki genuen Andoni Olariagaren eskutik. Andonik hainbat komunikabidetan plazaratu ditu bere hausnarketak. Besteak beste, Garan edota basque.criticalstew.org atarian.

IMG-20160422-WA0006

Halaber, eta beste hainbat kiderekin batera, Txalaparta argitaletxearekin ere argitaratu du liburu bat: Independentzia helburu.

Hitzaldia podcastean duzue osorik:

Xabi Belastegi-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, aste honetako saioan dantzalekuetako beste protagonista bati egingo diogu gorazarre. Kabinaren barruan baino, haren parean egoten den publiko maitagarriari, haiek gabe, eszenak ez luke iraungo eta. Horretarako, guren lagun Arrasatear Xabi gonbidatu dugu musika jartzera. Europa osoko tarimak urratzeaz aparte, gipuzkoa eta inguruetako eszena elektronikoa bultzatzen duen hoietako bat da Xabi, elektronika zale amorratua, eta dantzari nekaezina. Biharkoan bere abesti kuttunen bilketa bat ekarriko digu gela arroxera. John Tejada, Claptone edota Mind Against-en doinuak agindu dizkigu, beraz itxura ederra du honek!!! Ez galdu lagunok, ostiralero lez, 20tan hasita Arraio Irratian!!!! UP BETI!!!!!!!!!!!!!!!!!

11136714_1615339338696219_5468079497355773481_n

Yvonne Ducksworthrekin (Jingo de lunch) Gorkeyan

Kaixo, arraio kide maiteok!!

Gaurkoan agendari buelta bat emateaz gain, Alemaniatik emakume interesgarri baten bizitza ekarri dizuegu. Combat not confom eta Jingo de lunch bezelako taldetako abeslaria. Euskal Herritik biran askotan ibilitako taldea izan da eta espero dugu batzuei oroitzapen onak ekartzea.

JINGO DE LUNCH 2006ç

conbat not conform

Kirol egokitua eta playeroetako final handia gaurko saioan

Gaurko saioan kirol egokituaz arituko gara. Aspalditik nahi genuen egin gai honen inguruko saio bat. Gure herrian talde bikain bat aritzen da pala modalitatean inguruko txapelketetan parte hartzen. Maila bikaina du gazte talde honek, hau lortzeko zer ikusi handia izan du Juan Migel Zubirik entrenatzaileak. Gaurkoan bera eta Aritz Lertxundi palista izango dira gurean mundu honen berri emateko.

Ondoren hondartzako finalen kinielak egingo ditugu, eskolartekoak ahaztu gabe. Gogoratu sailkapena oso estu dagoela eta jardunaldi hau erabakiorra izan daitekeela Jon Erzillak eskainitako mugikor bikaina lortzeko. Beraz badakizue, ez hutsik egin eta parte hartu gure feizbukean. Gure pronostikoen berri izan nahi baduzue saioa zuzen zuzenean izango duzue entzungai 20.00tatik aurrea, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!!