Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2016

Lagun Izoztua eta Krixpin ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa bi esatariren esku geratuko da. Ernia taldeak Moganbo aretoan eman behar duen kontzertuaren ondorioz B Jaunak huts egingo digu aste honetan. Hala ere, ordu eta erdiko zarata dosia edukiko duzue asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_12_bjaina_gabe

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

20 urte eta gero…

Igande hontan, Apirilak 10, atzera joko dugu aurrera egin ahal izateko.

Itoitz-ko urtegiaren aurkako ekintza zuzen sonatuena ekarriko dugu gela arroxera, ekimenean parte hartu zuen Julio Villanueva solidarioaren ahotik. 22’etatik aurrera zuzen zuzenean tfnoaren beste aldean izango dugu Julio.

22’ak bitartera berriz, asteak eman diguna izango dugu hizpide eta tartean, Ekhiñe Eizagirre (gure Eki maitia) preso zarauztarrak argitaratu berri duen “Alde erantzia nabil” poema liburuaz arituko gara.

Ez galdu gaurko irratsaio eleante hau

Adiorik ez, 21’rak arte baizik!!

corteItoiz

Musika elektronikoa zinean!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko Kaiolatik saioan musika elektronikoak zine munduan duen tartea aztertuko dugu, eta horretarako gure lagun Mattin aditua etorriko da gela arroxera. Besteak beste, Kavinskyk Drive filmeari egin zion soinubanda edota John Carpenter-ek Scape from New york luzemetrailari jarritako doinuak izango ditugu entzungai. Bidai ezberdin eta interesgarria lagunok!!! 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Zinemaren XX. hamarkada Zinema Itsuan

Aste honetako Zinea Itsuan zinearen historiaren zatitxo bati errepasoa egingo diogu, XX. hamarkadari. EEBBetan eta Europan zineak eman zituen lehen pausuak zeintzuk izan ziren jakingo dugu. Honekin batera zinearen klasikoa, jazz.a, star sistema …

Ez galdu zinearen bitartez denboran atzera egiteko aukera.

Ostegunean,  21:00etatik aurrera,  FMko 99.3an

 

ArtNoise_2

Oier Illarramendi biharko Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Asteazken batez jai hartu ostean hemen gara berriz ere saio berri bat eskeintzera. Biharkoan Oier Illarramendi izango da gurean. Asteburuan izan dugun surf txapelketa antolatzen ibili da buru belarri eta nola ez honen berri emango digu. Baldintza bikainetan jokatu ziren emakumezkoen nahiz gizonezkoen txandak, eguraldia lagun jende ugari bildu zen Borgetto ingurura.

Honez gai plaieroetako semifinal kiniela egingo dugu. Igande honetan jakingo dugu apirilaren 24ko finalean nortzuk arituko diren, egin zure apustua fazebuken!

images (2)