Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2016

Lizarriturri Dj doktorearen aurtengo lehen bixita!!!

Iepa kaixo lagunok, aste honetan aurkezpenik behar ez duen gonbidatua dugu gela arroxean, gure kolaboratzailerik mitikoena, erraz bizi den Lizarriturri Dj doktorea alajaina!!! Eguzkia ateratzean, bera eta bere doinu housero ederrez gogoratzen gara, eta gaurkoan ez da gutxiagorako izango. Bere jakinduria musikalaz gozatu nahi baduzue, sintonizatu fm-ko 99.3a gaur arratseko 20tan!!! Tiger & Woods edota Late Night Tuff Guy bezalako artisten doinu frexko eta dantzagarriak entzunen ditugu!!! UP THE KAIOLS!!!

11889570_10207097403535511_5890833967239032063_n

Martxotik maiatzera egingo dugu salto!

Martxo Morea urrun gelditu arren, keinu egingo diogu gaurko irratsaioan. Ondoren, ordea, maiatzean etorriko den egitarau oparoa izango dugu hizpide.

Ekimen eta ekimen artean, 4. Mefsst! jaialdia izango da maiatzaren 7an, Putzuzulon, eta antolatzaileei elkarrizketa egingo diegu.

1934611_10154406193969026_8619359621877768511_n_content

Ez galdu gaurko Bolloenea saioa, 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn.

2016ko hondartzako txapeldunekin mahai ingurua

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan hondartzako futboleko protagonistak izango dira gurean. Jakingo duzuen bezala joan den igandean izan ziren playerotako finalak eta biharko saioan garaipena lortu zuten taldeen ordezkariak izango ditugu. Ligako txapeldunak Kupela eta Asti izan ziren, kopan aldiz Sakana eta Kutixi. Aurten egin duten liga erregularra, kanporaketak eta final handiaz arituko gara Naxari,Juanan eta lau talde hauetako ordezkariak.

Aparteko saio hau zuzenean entzun nahi baduzu ez hutsik egin eta fin fin jarri irratia FMko 99.3an edo bestela internet bidez entzuteko Arraio irratiko web orrira jo.

IMG_8028_content

IMG_8040_content

Sahara ASKE

Igande hontan, Apirilak 24, Sahara izango dugu hizpide. Beste behin ere.

Lehenengo orduerdian Saharautz elkarteko kidea den Asier izango dugu gela arroxean zuzen zuzenean.

Eta ostean, tfnoaren beste aldetik, Hassanna Aalia ekintzaile saharauiarra izanen dugu.

Hau dena, igandean 21’etatik aurrera, 99.3an. Ez galduuuu

hassanna