Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2014

Herriko taldeen emaitzei errepasoa

Iepa kaxo!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzei errepaso luze zabala emango diegu. Oporretatik bueltan talde gehinek asteburu honetan izan baitute urteko lehen norgehiagoka.

Honetaz gain playerotako kiniela ere egingo dugu. Emakumezkoen fase erregularreko azken partidak eta gizonezkoetan bigarren faseko bigarren jardunaldia aztertuko dugu.

Azkenik, denbora izan ezkero Danimarkan jokoan den Europako Eskubaloi txapelketari tarte bat egiten saiatuko gara. Beraz gogoratu zita bihar 20.00tan dugula FMko 99.3an!

800px-CZE_vs_FRA_(01)_-_2010_European_Men's_Handball_Championship

B Jaunaren urtebetetzeak ospatuko ditugu ZarataZarautzen

Aste honetan ere beste ZarataZarautz interesgarri bat edukiko dugu Arraio Irratian. Gonbidaturik ez dugu izango baina hirukoteak beraien nobedade berriak ekarriko dituzte. Gainera, B Jaunaren urtebetetzeak ospatuko ditugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

La+Fraction

Inoren Ero Ni-ren Lagun Izoztua

Iepa-Kaixo!!

Inoren Ero Ni taldearen monografikoaren lehen zatia egin dugu gaurkoan Lagun Izoztuarekin, Zaratazarautz irratsaioko kidea eta musikazale handia.

Taldearen lehen etapari errepaso polita eman diogu, hurrengo astean gehiago!

Hemen duzue abesti-zerrenda.

Ondo Izan!

ITUBANDA atalkan

Itusototik  Arraioko atalka irrasaiora pare bat lagun etorri zaizkigu bixitan.

Gazteak eta literaturazaleak, ez da oso ohikoa baina, aldizkari bat egiten dutela esaten badizuet?

Mirari eta Ituren beraien ezizenak, anonimatoa dute nonbait gustoko, zergatik?

Hori eta gehiago, beraiek kontatuko digute.

Entzun, merezi dute eta..

Marejada Bilbon

Aupa jendia!

Igande hontan, Urtarrilak 12, 2014. urteari hasiera emateko, Bilbon izan genituen 2 erreportari.

Elkarrizketak a “tutiple”. Herritarrak, hiritarrak, Herrirako auzipetuak, hainbat koloretako politikoak…

Preso eta iheslarien eskubidetaz jardungo gera, jardi, Sozi , Malin eta Edonato, Bai hoixe!!

Tfnoa ere erreko dugu. Zeatik ez pa!

Ba hoixe, biharkoan ere izugarrizko irratsaioa… Adiorik ez, 21’rak arte baizik!

urt