Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2014

Mor More, Arrutiko Intxaurrak eta Eneritz Furyak zuzenean Arraio Irratitik

Datorren ostiralean, Otsailaren 7an, kontzertu akustiko itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Mor More hirukote Zarauztarren disko aurkezpena aitzaki hartuta, Mor More bera, Arrutiko Intxaurrak Zarauztarra eta Kasernarat taldeko abeslaria den Eneritz Furyak edukiko ditugu zuzenean. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da eta 3 euro balioko ditu. Eta dena ongi badoa, Arraio Irratiko uhin libreetatik ere emitituko dugu.

kartela feisbuk

Ibailo-ren zuzeneko set-a gaurko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan Ibailo handiaren bixita izango dugu. Donostiar hau, gipuzkoako elektronika munduko izenik esanguratsuenetakoa da, eta urte askoan “Konplot” Eta Txitxarroko “Second floor” aretoetan ibili ostean, orain bere ibilbideko momenturik onenetakoan dago, lotura handirik gabe eta gustatzen zaiona eginez aretoz areto!!! Gaurkoan set lasai eta perkusioduna ekarriko digu, dantza egiteko baino, entzuteko egokiagoa. Ez galdu lagunok, betiko moduan, 8tatik aurrera Arraio Irratian!!!

ibailo

 

Bolloenea zinefiloa

Naftalina usaina gainetik aspaldi kendu zuen Aitziber Garmendia gure pertsonai ezkutuak. Bolliztegiari ere egin zion ekarpena oraingoan ahotsa pixkat findu zitzaion Kattalinek. Xirrikitutik  Fleurytik Ekhinek  ospitalean bizi izandakoen salaketa egin zigun, eta,  Ile kizkurrak mihipuntan trabatu zitzaizkigun, oliotan bustita… Eta noski, Tarterik potoloena, zinemaren inguruan aritu ginen.1256509793526_f

Gure bollobizitzetan ikusitako zenbait filme ikuspegi feminista batetik errepasatuz. Genero basurilla komentatzeko astirik ez genuen izan, baina proba egin google-n peliculas lesbianas jarrita…

Noski, hau dena, musika feministaren, emakumezko ahotsen, eta Bolli eta Madame Kruasanen konpainia ezin ederragoan!!

Hau entzundakoa eta ikusitakoa.

Redpath, playeroak eta beste hainbat kirol gaurko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo entzule maiteak!

Gaurko honetan herriko taldeen emaitzak errepesatuko ditugu aurreko astean ez bezala. Honez gain Eskoziatik, Gerard Brigdek, Redpathen kronika ekarriko digu. Aurreko asteko elkarrizketagatik bertako berririk ez baikenuen izan.

Bestalde, playeroen jardunaldi interesgarri bat dugu igande honetan 11.15tan. Betiko moduan kiniela egiten saiatuko gara, jardunaldi osoa aurkitzen dugunean. Aurreko astean sailkapena oker xamar eman genuen arren etxeko lanak eginda hemen duzue sailkapen gaurkotua. SAILKAPENA 2013-2014, 10. JARDUNALDIA NESKAK-2F 2. JARDUNALDIA MUTILAK

Gusto baduzue, FMko 99.3an aurkituko gaituzue 20.00tatik aurrera!

redpath