Euskal Herria Zuzenean festibalean izan gara aurten Arraio Irratiko bi kide. Izan dugu bertan zer ikusi, zer ikasi eta zerekin gozatu, eta ahalik eta lekukotasun gehien bildu nahian buru-belarri ibili gara Arraioko kazetari prestuok. Ruper Ordorikarekin ere hitz egitea lortu dugu. Ea gogoko duzuen gure kronika!!
Despedida kutsuko Salda izan da gaurkoa, denboraldiko azkena baita. Hurrengo astelehena juansan sua izanik, eta hurrengoan EHZ festibalean izango garelarik, denboralida uste baino lehenago bukatu zaigu (uztailan eta abuztuan jai egin izan dugu beti).
Gainera, Arraio Irratian ekoitzitako azken Salda Badago izan liteke. Esatariaren bizileku aldaketa dela eta, baliteke irratsaioa KKinzona Irratira trasladatzea.
Dena den, denboraldia bukatu aurretik EHZ festibalean izango gara korrespontsal gisara, Marra arraiokide ohiaren laguntzaz. Bertatik erreportaiaren bat edo beste ekarriko dugu arraio.net web orrira.
Ondo izan, eta gozatu gaurko saio ederra. Hemen abesti-zerrenda!!
Salda berezia gaurkoan ere! Shellac taldearen diskografiari errepasoa eman ondoren Miles Davisen “You are under arrest” diskotik abesti zoro batzuk entzun ditugu. Gozatu, adiskide! Hemen abesti-zerrenda.
Gaurkoan Aitor Urbieta handia izan da gurean eta gainera Todo o Nada abeslaria elkarrizketatu dugu. “El reflejo” diska berria kaleratzeko crowdfunding-koxkorra burutzen ari da eta laguntza eskatzen die Arraio Irratiko entzuleei hiru orduren faltan.
Ondoren hainbat euskal kantu ere entzun ditugu, hemen duzue abesti-zerrenda. Gozatu!!
Gaurkoan Kaiolatik irratsaioko arraiokide Elektropeña izan dugu gurekin. Halako bisita ohoragarriak izan du bere arrazoia, Deftones talde handiari zor genion gorazarrea hain zuzen.
Chino Moreno eta bere adiskideen ibilbide oparoa aztertu dugu, pieza finenak eta zenbait altxor ezkutu ezagutuaz. A ze plazerra, musika intentso, emozional eta melankoliko honekin gure barrena hunkitzea.