Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2014

27 urte ez dira ezer!! dokumentala Putzuzulon ikusgai

Datorren urtarrilaren 16an, ostegunean, eta Arraio Irratiak antolatuta, 27 urte ez dira ezer, Zintzilik Irratiak ekoizturiko dokumentala ikusgai izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Azala_DVD_Zintzilik2

Bertan, Oreretako Zintzilik irratiaren 27 urteko ibilibideari errepasoa egiten zaio 80 minutu luzez.

Esan bezala, ostegunean 19:30etatik aurrera emango dugu dokumentala Putzuzulon bertan eta luntxa ere egongo da noski!!!

Jarraian dokumentalaren fitxa teknikoa duzue:

FITXA TEKNIKOA

27 Urte ez dira ezer!
Zintzilik Irratia, herri baten historia

(Zintzilik Irratia, 80´, 2013)
Euskara / Gaztelera (azpititulatua)

Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zenEuskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herritik eta herriarentzat
informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere jasotzen da. 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino, Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua.

Trailerra:

Gaur ez da Kaiolatik saiorik egonen!!!

Kaixo kaiolazaleok, arrazoi ezberdinak medio gaurkoan ezin izango dugu beste eraso elektroniko bat eskeini. Ala ere, lehengo asteko saioaren errepikapena izango duzue entzungai. Barkatu eragozpenak eta hurrengo ostiral arte!!!

kaiolatik

Playeroen errepaso zabala gaurko Izerditan blaien

Iepa kaxo!

Urte berriarekin batera hemen gara berriz ere kirol saio txukun bat eskaini asmoz.

Gaurkoan hondartzako futbolari errepaso luze zabal bat eskainiko diogu, lehendabiziko fasea amaitu baita mutilentzat.

Beste kirolei ere tarte bat eskeiniko diegu, geheinek asteburu honetan berrekingo diete beren ligei. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai.

1006158_m

Bahrbenpellen handia Kaiolatik saioan!!!

Gaurko Kaiolatik saioan Bahrbenpellen handiaren bixita izango deu!!! Berlinen bizi den Kaiolazale fin honek techno doinu garaikideak ekarriko dizkigu gaurkoan!!! Shed, Paula Temple, Delta Funktionen edota Marcel Fenglen bezelako ekoizleen doinuak izango direlarik!!! Aspaldi zor zigun bixita eta gaurkoan bere hitza beteko du!!! Ez galdu lagunok, 8tatik aurrera Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Bharbenpellen