Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2013

Gonazpitan lardaxkan lehen saioa

Gaur iluntzian, Urtarrilak 31, 21.00tatik aurrera, ATALKA saioko azken azpitaldearen aurkezpena izango deu, “Gonazpietan lardaxkan”. Putizuloko gela arroxetik zuen gonazpitara iritxiko diren uhin moriak zabalduko ditugu…

Lehen saio hontan, gure helburuak eta saioan nondik norakuak, berri eta agenda feminista, emakumeen partaidetzari buruzko eztabaida, hilabeteko pertsonaia eta errezayua izango ditugu hizpide. Hala ere kontutan hartu, lehenengo aldia denez ez garela zuzenean arituko, beraz, edozein kexa, laudoriyo, edo dana dalako gonazpitanlardaxkan@gmailera bidali!

Irrintzika arituko gea besape, hankarte, eta sudurtzuloko iliak kitzikatuz zure belarrietaraino iritis arte!

Gu bezela tititaño bazaude, ausartu gurekin lardaxkatzera! Sintonizatu Arraio Irratia 99.3an!

Zirrmarrak: Bertso Eguna, Korrika omenaldia…

Aupa lagunok!

Aste honetan ere hamaika kontu izan ditugu gurean: joan den larunbateko Bertso Eguna, Usurbilen AEKk antolatutako jaialdia, Euskalerria irratia… Ohiko irakurketa eta lehiaketarik ere ez da falta izan, noski. Hemen duzue entzungai asteazkeneko saioa.

bertsoEguna13Hurrengo astean, berriz, gai zehatz baten inguruan jardungo dugu, gonbidatu eta guzti. Ez dugu gehiago aurreratuko. Badakizue, asteazkenero 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Jokin Argoterekin elkarrizketa gaurko Izerditan Blaien

Iepa kaixo arraiozale!

Gaurko programara gonbidatu berezi bat ekarriko dugu. Gure lagun Jokin Argoterekin ariko gara hizketan, luze-zabal beti bezela. Pelota profesionaletik erretiroa hartu duen honetan bere kirol ibilbidea errepasatuko dugu eta gaur egun dituen erronkez ere arituko gara, plaieroak kasu.

Beraz, 8tatik aurrera entzun gaitzazu 99.3FM edo web-orri honen bitartez. Hitz ematen dugu gatz eta piperdun elkarrizketa bat izango dela!jokinargote

Salda Badago: Gertuko hainbat altxor

Aupa adiskideok!!

Aste hontako Salda Badago gertuko hainbat altxorrekin osatu dugu, Madeleine, R, Yaw, Izaki Gardenak, Emak Bakia Baita pelikula, Itoiz… azkenik, Sigur Ros taldea ekarri dugu zuen belarietara, noizbait ordubeteko saioa eskeiniko diegun aitzakian.

Goza ezazue lagunok!!!

Entzun hemen saio mardul hau

Josu Trueba eta Kubako Punk mugimendua ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Josu Truebaren bisita edukiko dugu. Trueba, Al son del Punk argazki liburuaren egilea da eta bertan Kuban dagoen Punk mugimenduari egiten dio errepasoa. Guzti honetaz mintzatzen edukiko dugu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, liburuaren aurkezpena izango dela Putzuzulon, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.