Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Arrano Tabernako bertso afaria entzungai duzue iada

Atzo, Maiatzaren 6an, Arranopola Kultur Taldeak antolaturiko bertxo afaria entzungai duzue iada.

Formatu oso bereziko bertxo saioa izan zen ordea,. Lau bertsolari eduki genituen bertan, Uxue Alberdi, Jokin Uranga, Odei Barroso eta Miren Amuriza hain zuzen ere. Lehen biak, Arrano Kabia elkartean egin zuten bertsotan eta beste biak berriz, tabernan bertan. Elkar ikus ahal izateko gainera, bi pantaila berezi jarri ziren eta bertsoak ere elkartean eta tabernan bertan entzun ahal izan ziren.

Bertso saioa osorik entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Hala ere, bideoa ere laister sarean edukitzea espero dugu.

Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20an

Zarauzko Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20ean eta hau ospatzeko sekulako urteurrena antolatu dugu beste behin ere. Hemen duzue datozen egunetarako osatu dugu egitaraua:


Maiatzak 14, larunbata
: Arraio Irratia kalera aterako dugu irratsaio berezi bat egiteko. Goizeko 11:00etatik aurrera Musika Plazan egongo gara saio berezia egiten. Saio hau gainera, lehen aldiz FM bidez emititzea espero dugu.

Maiatzak 19, osteguna: Ostegun bidaiari bikain bat edukiko dugu Bitakora Kaiera irratsaioaren eskutik, Bertan, Fernando Rojo edukiko dugu berak eginiko bidai interesgarri baten inguruan. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan duzue Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 20, ostirala: Izerditan Blai irratsaioak azken bi hilabetetan antolaturiko futbito txapelketaren finala edukiko dugu. Final hau arratsaldeko 18:30etan izango da Poligonon. Arraio Vallekano ez da finalean izango baina bai pintxuak, zerbeza eta sekulako giro bikaina!!!

Maiatzak 21, larunbata: Goizeko 10:00etatik hasita, irrati libreen topaketak edukiko ditugu Putzuzulon. Bertan, Euskal Herriko irrati libre ezberdinetako kideak edukiko ditugu beraien esperientziak kontatuz.

14:00etan berriz, bertso bazkari bikaina antolatu dugu Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia Mosketeroekin. Sarrerak aldez aurretik hartu ahalko dira 15 eeuuroren truke Zarauzko Arrano, Eguzki eta Juli-Juli tabernetan. Egunean bertan 25 eeuuro balioko du bazkarirako sarrerak.

Bazkaria amaitzean eta dena jasotzean, kalera joango gara Oriyoko BonboTrompeta txarangarekin. Eta gaua amaitzeko, kontzertu itzela edukiko dugu Gaztetxean bertan Dirtaa, Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ taldeekin.

Igande hontan Bildutasuna

Ba hoixe!! Igandean 21’00tatik aurrera Bildutasunako 2 kide izango ditugu gurekin batera.
Jardinerok zin egin du bertan izango dela eta ondorioz Edonato eta biak izango dira aspaldiko partez Arraioko egoitza nagusian,
ta ez bakarrean. Kalea ere gurea baita, 14ean erakutsiko dugun bezala. Arraiok Maiatzaren 20an 5 urte beteko ditu eta izugarrizko egitaraua antolatu du. Noski, honen berri ere emango dugu.
Up ARRAIO!!!

Eskubaloiko bi jokalari gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Hemen gara berriz ere, aurreko astean huts egin eta gero gaur arratsalderako saio bikain bat prestatu dugu. Azken aldian aipatu genuen bezala gizonezko seniorrek ohorezko b mailara igotzeko lehen fasea jolastu berri dute Xixonen. Gaurkoan bi protagonista izango ditugu gurean, Urko Iruretagoiena eta Joseba Oliden. Astebukaera hau nola joan den esateaz gain denboraldiko balantze bat ere egingo digute.


Honez gain beste taldeen emaitzak ere aipatuko ditugu, futboleko 3. mailako taldeak lortutako garaipen garrantzitsua, eskubaloian emakumezkoen berdinketa eta mailara eustea eta saskibaloian gizonezkoek ordizian lortutako porrota.

Denbora ematen badigu California aldera ere joko dugu, bertan jokoan baita Nike 6.0 Lowers Pro txapelketa, Aritz Aranburu final 48renetan aurkitzen delarik.
Beraz badakizue sintonizatu Arraio Irratia 20.00tatik aurrera!