Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Entzun ezazue Musika Plazatik eginiko irratsaioa

Maiatzaren 14ean, larunbatean, Musika Plazan egin genuen irratsaio berezia entzungai duzue iada. Arraio Irratiarentzat istorikoa izan zen irratsaioa, lehen aldiz kaletik egiten genuen programa bat FM bidez emititu genuen eta. 3 ordu luzez egon ginen saioa egiten, gonbidatu berezi, Zarautz kantuaneko lagunak eta bitxikeri ezberdinekin.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Gaur ez da Bitakoran irratsaiorik izango, Labiren gogoz kontrako “bidaia” dela eta!

Kaixo bidaiazaleok!

Gaur Bitakorako kidiak Martutenera bidaia itekotan gea, Labiri elkartasuna adierazteko eta beraz, ez da irratsaiorik izango. Xaporra bezalaxe Labi ere Espainiara mugitzekotan dianez, guk babesa eman nahi  diogu. Zuk ere babesa eman nahi izanez geo, 20tan Eguzkin galdiuta gaude, animatu!!
Gogorau, Arraio irratia 5. urteurrena dala ta, ostegunian 19tan  Putzuzulo Gaztetxian, Fernando Rojon eskutik, hitzaldia izango deulaa: “Munduko toki sakratuak: Jerusalem, Mount Gerizin, Lhasa, Varanasi, Angkor, Omdurman…” . Aukera aparta da eta espero dugu bertan elkar ikustia!

Labi ta Xaporra gurekin nahi ditugu!!

Garbitasun ordenantzaren aurkako bideoa kaleratu dute

Zarauzko Udalak orain dela gutxi onartutako garbitasun ordenantzaren aurkako bideoa kaleratu du herritar talde batek. Honez gain, Maiatzaren 14ean, larunbatean, triki poteo bat antolatu dute Musika Plazan goizeko 11:00etan honen inguruko eskuorriak banatzeko eta ordenantza hau salatzeko. Bideoa ikusi nahi baduzue, jarraian duzue:

Honez gain, gu ere Musika Plazan egongo gara bihar Arraio Irratiaren 5. urteurreneko ospakizunekin hasteko. Bertatik irratsaio berezia burutuko dugu goiz guztian zehar. Lerro hauen bidez, Arraioko entzule guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetara. Larunbaterarte beraz!!!