Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Desobedientziaz, elkartasunez borrokatzeko garaia

Lehen, gaur eta beti.

Igande hontan desobedientziak eta elkartasunak duten garrantziaz jardungo gara. Alde batetik Gamonal, Burgosko auzoko kide batekin izango gara.

Eta bestetik, Nafarroan sortzen ari diren komunikabide sareataz arituko gara Nagorerekin, “Ahotsa behar dugu” egitasmoko kide denarekin, hain zuzen ere.

Halere, asteari errepaso bat eginen diogu eta ezin ahaztu atzoko egunean atxiloturiko 2 gazteak, Goizane eta Pou. Ta beste kontu asko ere…Noski!

Bukatzeko, Malintxeren txokoa izango dugu gaurkoan… A temblar!

Ba hoixe, adiorik ez, 21’rak arte baizik!

gamo

 

Marejada Bilbon

Aupa jendia!

Igande hontan, Urtarrilak 12, 2014. urteari hasiera emateko, Bilbon izan genituen 2 erreportari.

Elkarrizketak a “tutiple”. Herritarrak, hiritarrak, Herrirako auzipetuak, hainbat koloretako politikoak…

Preso eta iheslarien eskubidetaz jardungo gera, jardi, Sozi , Malin eta Edonato, Bai hoixe!!

Tfnoa ere erreko dugu. Zeatik ez pa!

Ba hoixe, biharkoan ere izugarrizko irratsaioa… Adiorik ez, 21’rak arte baizik!

urt

 

 

Senegaletik Zarautzera

Iepa kaixooo!

Igande hontan senegaldarrak diren Ibrahim eta Baba izango ditugu gela arroxean. Kontakizun ugari, duda barik.

Halere aktualitatea ere izango dugu. Urolako CNTren sorrera, Ekaitz Zirbenten epaiketa, IRPH STOP, Sevilla II gose greban, emakumeen aurkako botizkeriaren aurkako nazioarteko wguna,…

Badakizue, hau dena, Igandean 21’tatik aurrera 99.3an

sevillaII

Tartalariak eta Azpeitiko egoera sozio-ekonomikoa

Kaixoooo!

Atzokoan, Ahuntzaren gaberdiko eztula saioan tfnoa izan genuen hitzontziena. Tartean, Gorka Ovejero iruñarra izan genuen tfnoaren beste aldian.

Orain 2 urte Toulous-en Bartzina andereñoari jaurtitako tartazoen auzian inputatutako bat dugu bera, eta Abenduaren 18an izango duten epaiketaren inguruan jardun zen.

Aspaldiko partez ere, Kanpos azpeitiarra izan genuen, Azpeitia hizpide izan zuelarik. Egoera latza herri hontakoa.

Eta beste hainbat kontu Malintxe eta Edonatoren eskutik.

Ale ba, gozatu irratsaio hontaz

azppeiti

 

Arraio Irratiaren Udazkeneko programazioa martxan da

progra2013-negua2Zarauzko Arraio Irratiaren udazkeneko programazioa martxan da iada, Udako oporren ostean.

Programazio berriak, aurreko urtekoarekin alderatuz ez dauzka nobedade gehiegi. Aipagarriena, Arraiok berak produzituriko Bolloenea saio berria dugu, hilean behin egingo dutena, Atalka saioaren barruan. Ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera uhin feministak jaurtiko dituen saio berri bat duzue hortaz.

Arrosa sareko irratsaioekin jarraituz, baditugu saio berriak gure parrilan. Astelehenetan esaterako, Heavya eta Metalari tarte egingo diegu astelehenetan, Antxeta Irratiko Metal Garraxia eta Aiaraldea FMko Metalurgia saioekin.

Ostegunetan berriz, hiru saio berri edukiko dituzue entzungai. RZ-ak, Taupadaz taupada eta Klioren Basoak irratsaioak entzungai edukiko dituzue Atalka saioa baino lehen hauek ere Aiaraldea FMkoak.