Hasteko, Martxoak 3 elkarteko kidea den Lander Gartzia izango dugu tfnoaren beste aldean.
Ostean, Herri ekintza elkarteko kidea den Urkirekin solastuko gara. Hauek, 1976ko Martxoaren 3ko esentzia ideologikoa, gaurko errealitatera ekarri nahi dute. Borroka baten oroimenari, ezin baitzaio atzera begiratuta soilik eutsi.
Eta bukatzeko, Pasaiako sarraskia izango dugu hizpide, zoritxarrez. 32 urte eta gero epaileak auzia artxibatzea erabaki baitu berriro ere.
Ez omen dago aski frogarik.
Hontaz aritzeko, Santi Gonzalez abokatuarekin izango gara zuzen zuzenean.
Hau dena, igandean 21’etatik aurrera… Estatuari gerra! Beti!
Aste honetan ere elkarrizketa interesgarriekin gatoz. Batetik, 04/2014 sumarioan epaitzear diren bost nafarretako batekin izango gara, Gorka Mayorekin. Auzia, eta batez ere, haren oinarrian dagoen tortura salatzeko #Aztnugal kanpainarekin ari dira egunotan, besteak beste hitzaldiak eta musika jaialdia antolatzen tartean.
Bestetik, Correscales ekimena ere ezagutuko dugu, Movistarreko langileen iniziatibaz sortutako prekarietatearen aurkako korrika. Otsailaren 18tik 22ra, eskuz esku egingo dituzte Bilbo eta Bartzelona bitarteko 800 kilometroak.
Badakizue, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian izango gara! FM 99.3an!
Aste honetan ere saio interesgarria izango dugu. SOS Talaimendiko lagunak izango ditugu gurekin, Talaimendin egiten ari diren Amezti Gain eraikinaren inguruan hitz egiteko. Abokatu baten eskutik ezagutuko ditugu proiektu honen atzean dauden gorabeherak.
Bestetik, aste honetan absolbitutako Unai Vazquezekin ere egongo gara. Askapenaren aurkako auzian epaitu zuten, eta bizitakoaren inguruko balorazioa egingo digu.
Ez ahaztu, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!