Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2016

Oporraldiaren ostean, bihar bueltatuko da Kaiolatik saioa!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok, azken bi asteetako atsedenaren ostean, bihar itzuliko da Elektropeña Arraio Irratiko gela arroxera! Indarberrituta, aste hauetan bere buruan eduki dituen abesti goxoak eskeiniko dizkigu, tartean Tim Green, Patlac, Anna edota Bicep-en ekoizpenak!! Modurik ederrena  asteburuari gogoz ekiteko!!! 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS!!!

1165705201_910215_0000000003_album_normal

Hondartzako futbola eta amaiera gatazkatsuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Opor eta garagardo usainekin gatoz aste honetan. Jai hartu beharrean saio bikain bat prestatu dizuegu asteazken honetarako. Lehendabizi hondartzako futboleko emaitzen errepasoa egingo dugu. Gogoratu emakumezkoen fase erregularreko azken jardunaldia izateaz gain gizonezkoen final laurdenak jokatu zirela. Beraz jada badakigu final erdietan arituko diren taldeak zeintzuk diren. Hondartzako hondarra zein talde zen erabaki zuen partida handia ez dugu albo batera utziko….

Honen ondoren Gerard Bridgek kirolean sarri gertatu diren amaiera polekikoak ekarriko dizkigu gogora. Saskibaloia da aurrekari gehien dituen kirola baina hemen inguruko zenbaitetan ere haserre handiak eragin duen amaierarik izan da, arrauna esaterako…

JPren bisita ZarataZarautzen

Aste honetako saio zaratatsuan, JP etorriko zaigu gurera. Denboraldi bat Zarauztik kanpo egon ostean, bueltan dugu herrira, eta guk hau aprobetxatu dugu berak gustoko duen musikaz gozatzeko. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

martxuak22_jp

JP-rekin eginiko saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.