Kaixo lagunok!

Aste honetan ere elkarrizketa interesgarriekin gatoz. Batetik, 04/2014 sumarioan epaitzear diren bost nafarretako batekin izango gara, Gorka Mayorekin. Auzia, eta batez ere, haren oinarrian dagoen tortura salatzeko #Aztnugal kanpainarekin ari dira egunotan, besteak beste hitzaldiak eta musika jaialdia antolatzen tartean.

Bestetik, Correscales ekimena ere ezagutuko dugu, Movistarreko langileen iniziatibaz sortutako prekarietatearen aurkako korrika. Otsailaren 18tik 22ra, eskuz esku egingo dituzte Bilbo eta Bartzelona bitarteko 800 kilometroak.

Badakizue, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian izango gara! FM 99.3an!CU2qz47WIAAAG8Q

« »