Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Pandora, 28ak libre,,,

Iepale!!

Gaurkoa Soziren faltan, Malintxe, Zirri eta Edonato izango dira Arraio irratiko gela arroxean.

Aste hontako Bartzelona eta Madrileko atxiloketak, beste muntai bat alegia,

28 euskal gazteen epaiketaren amaiera

Kubako desblokeoa Malintxeren eskutik

Eta beste hainbat kontu. xelebreak batzuk

Hau dena 21’etatik aurrera

aqnark

Zer ari da gertatzen Ukranian???

Igande hontan, Azaroak 23, Ukrania izango dugu hizpide.

Hontarako, Askapenako kide den Lur Gil izango dugu telefonoaren beste aldean. Bertan izan da hainbat aldiz eta luze eta zabal arituko gara Ukraniako gaur egungo egoerataz. Entzutekoa benetan.

Bestalde, aktualitate hurbila ere ukituko dugu

Ba hoixe, kontuk eta komerik. Adiorik ez, igandea 21’ak arte baizik

ukrania

Jul gogoan, adiorik ez!

Jul Bolinaga RIPeko gitarrista gogoan izango dugu gaurko saioan, atzoko albiste latzaren ondoren. Adiorik ez!1416149454970juldn

Bergarako Txapa Irratiaren 30. urteurrenaz ere arituko gara bertako kide batekin, eta Gure Esku Dago mugimenduak aurrera begira aurekeztu dituen erronkak ezagutuko ditugu Zarauzko kideen eskutik.

Malintxe ere gurekin izango dugu, bere tarte berezia eskaintzen. Hori eta askoz gehiago, 21:00etatik aurrera Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan! Ez galdu!

Herrialde katalanera

Gaurkoan, Azaroak 9, Paisos Catalans aldera joanen gara, noski. HERRI GALDEKETA

IJauna korrespontsala bertatik zuzenean arituko zaigu eta hainbat elkarrizketa izanen ditugu bertako herritar ezberdinekin.

Bestalde, Josu Trueba ere izanen dugu tfnoaren beste aldean. Honekin, euskal iheslari politikoen inguruan eginiko lana izango dugu hizpide.

Kaxa Hutsak, hain zuzen ere.

Holaxe ba, hau dena eta gehiago, 21etatik aurrera Arraio irratian

kat