Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2020

Atalkariak Arraion podcast-a

GAUR, hilak 23, gaueko 21.00etan!

Podcast hau 2020ko apirilean sortu da, konfinamenduan, Zarauzko Arraio Irrati libreko zenbait kide eta kide ohiek galdera batzuei erantzunez etxean egindako grabaketen zatiekin. Parte-hartzaileek irratian edukitako esperientziak eta bizipen horiei buruzko hausnarketak kontatzen dituzte. Protagonistek egindako irratsaioetako kuñak ere entzungo dira.

Arraio Irratiak, irrati-entzule izateko aukeraz gain, irrati-sortzaile izatekoa ere eskaintzen du. Podcasta egiteko motibazioetako bat esperientzia kolektibo horretan parte-hartzeak eragindako bizipena izan da, eta bereziki, irratiko emakume batzuen, kide eta lagunen ahotsak jaso nahi izan ditut, besteak beste, Atalka irratsaioaren bueltakoak. Eskerrik asko Arraio, Atalka, eta on egin!

Saioa egiteko erabilitako abestiak:
Deceptacon – Le Tigre
Fresh Start – Joan Jett and the Blackhearts
Opinólogos – Troika
A for Anarki – The Assassinators
Nina Simone – Sinnerman
Errepidean – Drumkopters
Hong Kong Garden – Siouxsie and The Banshees
L̬ Ma Monte Chwal Mwen РM̩lissa Laveaux
Nere zapatak – Ok Korral
Typycal girls – The Slits
Hotzean berotu – Kashbad
Khawuleza – Miriam Makeba
Oh Bondage, up yours! – X-Ray Spex

Arraio Irratiak, elkartasunez, greba egingo du apirilaren 21 eta 22an, baina gure erara

Kulturgileen grebarekin elkartasunez, Arraio Irratiak ere greba egingo dugu, baina gure erara

Apirilaren 21 eta 22an internet bidez kultur edukirik ez partekatzeko deia egin dute euskal kulturgintzako 700 pertsona baino gehiagok. Deialdian dioten moduan egoera prekarioan bizi dira euskal kulturgileak, hau baita sistema kapitalistaren ezaugarri ezinbestekoa, prekarietatea. Kulturgile eta sortzaileak bezala, soinu edo argi teknikariak, makiladoreak edo ile apaintzaileak, ekitaldien programatzaileak… finean oholtzaren edo pantailaren atzean daudenak ere egoera prekarioan bizi dira, baita beste ia guztiok ere, zapaldu edo esplotatuak garen neurrian. Horrexegatik bat egingo dugu greba digital honekin, geure elkartasuna adierazi nahi diegulako, kasu honetan, prekarietatean bizi diren euskal kulturgintzako kideei.

Arraio Irratiaren FMko seinale askea (FMko 99.3a) ez da digitala, analogikoa baizik, baina hala eta guzti, ez dugu deialdi honetatik kanpo geratu nahi izan. Bi egun hauetan gogoeta eta eztabaida soziala piztu nahi dute grebaren deitzaileek eta horretan gure hondar aletxoa jartze aldera, bi egun hauetan gure programazioan aldaketak egingo ditugu. Alde batetik ez dugu internet bidez emitituko, zuzeneko irratsaiorik ez dugu egingo eta gure hari musikala ere ixildu egingo dugu, eta bestetik Arraio Irratiaren 14 urteetako ibilbide oparo honetan grabatu ditugun hainbat ekitaldi, hitzaldi, irratsaio berezi eta abar eskeiniko ditugu, grebaren jarraipena egingo duten Hala Bedi irratiko Hizpidea eta Suelta la olla, zein Arrosa irrati sareko Zebrabidea irratsaioekin batera. Azpian dituzue bi egun hauetarako programatu dugunaren xehetasunak.

Beti sinetsi izan dugu kultura herritik eta herriarentzat sortzen dela eta ez manager, promotora edo enpresa-instituzio ezberdinek dirua irabazteko. Arraio irratiak geure mikrofonoak eskeini izan dizkiegu hamaika artista ezberdinei, horietako asko medio handiagoetan ixilaraziak edo ikustezin bilakatu direnak. Aldi berean, geure 14 urteko bizitzan ere mota guztietako beste hamaika kultur ekitaldi antolatu ditugu, pertsona askoren borondatezko lan konprometituz aurrera atera direnak.

Kultura negozio izan ez dadin, Arraio Irratiak ere greba egingo du apirilaren 21 eta 22an, baina geure erara!

 

APIRILAK 21

  • 00:00 – 9:00
    • Arraio Irratiaren 2. urteurrena (1:07:04)
    • Arraio Irrattiaren 3. urteurrena (1:56:21)
    • Arraio Irratiaren 6. urteurrena (3:33:04)
    • Arraio Irratiaren 8. urteurrena (1:39:01)
    • Euskalgintza eta feminismoaren inguruko hitzaldia (39:25)
  • 13:00 – 16:00
    • Arraio irratiaren 9. urteurrena (3:00:59)
  • 18:00 – 00:00
    • “Auzolanaren kultura” liburu aurkezpena (1:56:07)
    • Gorka Julioren hitzaldia (1:34:13)
    • Irola irratiko kideen hitzaldia (53:16)
    • Hala Bedi irratiko kideen hitzaldia (1:25:11)

APIRILAK 22

  • 00:00 – 9:00
    • 1. Arraio irrati-maratoia (1:01:26)
    • 3. Arraio irrati-maratoia (5:31:08)
    • Indarkeria sexitaren aurkako herri foroa (2:09:16)
  • 13:00 – 16:00
    • Musikazuzenean.com atariaren inguruko hitzaldia (1:48:25)
    • Jacue Pascualen hitzaldia, “Moviemiento de resistencia. Años 80 en EH” (1:20:59)
  • 18:00 – 00:00
    • 2014ko Gaztetxea Kalean (1:01:39)
    • Putzuzulo Gaztetxean mahai ingurua (1:48:14)
    • Donbassi buruzko hitzaldia (1:41:20)
    • Kurdistanen izandako Askapenaren birgada (1:06:04)
    • Artea eta emakumeari buruzko mahai ingurua (1:08:50)

9:00etatik 13:00etara Gasteizko Hala Bedi irratia eta 16:00retatik 18:00etara Arrosa Irrati sareko Zebrabidea izango dira entzungai, greba kulturalaren inguruko saioak egingo dituztelarik.

LEIHOTIK AT! Podcasta – 7.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

ZAZPIGARREN ATALA: “BAKARDADEA LAGUN BAKAR”

ZUZENIAN IRRATIAN, TA JARRAIAN PARE BAT KONTZERTU!

Bakardadiaz aitu gea zazpigarren atal hontan. Betidanik gure artian egon dan arren, krisi sozial honek areagotu in dun problematiketako bat da; gizarteak ekidin iten dun gaietako bat, norbeak aurre in behar izate dion arazotako bat.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!