Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2020

LEIHOTIK AT! Podcasta – 9.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

BEDERATZIGARREN ATALA: “MAKILA DUENAREN INDARRA”

ZUZENIAN IRRATIAN, TA JARRAIAN BI KONTZERTU POTENTE!

Mikel Elorza abokatu zarauztarrakin aitu gea hizketan bederatzigarren saio hontan. Boteria zentralizatu dala ta horren eskutik, herritarrak legearen aurrian babesik gabe aurkitze diala aipatze digu, botereak aukera izanik inoiz baino autoritarismo gehioz, autoritarismo osoz, jarduteko.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!

Larunbat honetarako ere plan bikaina Arraio Irratian!

Kaixo entzuleok!
 
Kultur greba dela eta irratsaio gutxiago ekoizi ditugun arren, goizeko 10:00etan ekingo diogu Galde debalderen aste honetako errepikapenari. Ondoren ZarataZarautzeko kideek Poison Idea talde mitikoari buruz egin zuten monografikoa eskeiniko dugu, 13:00etan Atalkako kide diren eta izan direnei eginiko elkarrizketez osaturiko grabazio ederra izango da eta, amaitzeko, 14:00etan ostiral honetako isolamenduaren aurkako bertso saioa izango duzue entzungai.
 
Arratsaldeko 17:00etan “IPARREGARRI, Urretxuko azken bardoaren kondaira” luzemetraia eskeiniko dugu streaming bidez (konexioak jasaten badu behintzat 😉 Ikusgai izango da http://www.arraio.eus/live/live.html orrialdean. Bestela gure Youtubeko kanalean ere ikusgai izango da
 
Gaueko 21:00retan, larunbatero bezala, Leihotik at! Danda Gazte Asanbladako kideek eginiko irratsaioa izango da zuzenean entzungai gure uhin askeetan.
 
Eta 22:00etan berriz, kontzertu mundiala! Zarauzko bi talde mitikoen emanaldiez gozaatzeko aukera izango duzue, Otsoa Artzai eta Anestesia!
 
Etxean geratzekoa bazara, sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an edo sartu arraio.eus webgunera!

LEIHOTIK AT! Podcasta – 8.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

ZORTZIGARREN ATALA: “DEBEKUEKIN JOLASTEA DA JOLASA DEBEKATZEA”

Adin ezberdinetako lau gaztetxo izan ditugu gaurkuan elkarrizketako atalian. Konfinamendu garai hau nola eramaten ai dian azaldu digue: ze botatzen duten faltan, entretenitzeko ze beste alternatiba topatu dituzten…

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!