Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2020

Isolamenduan aurkako V. bertso saioa!

Bosgarren saio’re iritsi gea daoneako. Aste hontan beste duelo bat izango deu gurian: zarauztarrak getaiarran aurka! Zarautz, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Mantzizidor “Mantxi”-k ordezkatuko dute. Getaya berriz, Danel Olano eta Libe Goenagak.

Astero bezela 20tatik aurrea 99.3 FM eo http://arraio.eus atariyan!

Izan Arraio, Entzun Arraio!

LEIHOTIK AT! Podcasta – 6.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

SEIGARREN ATALA: “”EREITEN DUENAK EZ DU BETI JASOTZEN”

OSTEGUNIAN 19TAN, IRRATIAN ENTZUNGAI!

Zarauzko Berdura Plazara in deu salto gaurkuan, baserritar ta ekoizlian bizipenak jasotzeko. Krisi honek nola kolpatu dituen jakin nahi izan deu: herritarren presentzia areagotu edo murriztu in dan, supermerkatuekiko ze ikuspegi dakaen…

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua.

Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!

Xabier Mikel Errekondori eginiko elkarrizketa ekarriko dugu gogora

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan orain 9 urte eginiko elkarrizketa gogoangarri bat berreskuratu dugu zuen (eta geure) gozamenerako. Aurkezpen askorik behar ez duen pertsona da Xabier Mikel Errekondo, baina badaezpada hor doa: eskubaloi jokalaria beti ere goi mailako taldeetan aritua eta horren ostean politikan ere aritua Usurbilgo alkate eta Espainiar estatuko kongresuko diputatu besteak beste.

Badakizue, une on bat igaro nahi baduzue ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!