Gaurkoan, Ekainak11, beste ikrratsaio interesgarri bat izanen dugu
Denboraldi hontako azkenengoa agian
Eta beste behin ere kalearen garrantzia azpimarratzeko erabiliko dugu.
Tolosara joango gara azken denboraldian bertako gazteak jasaten ari diren errepresioaren inguruan aritzeko.
Hortarako, tfnoaren beste aldean izango dugu “Gazteak kalean” mugimenduko lagun bat.
Bestetik, “Kalea Guztiona Da” Zumaiko herri mugimenduko kide bat izango dugu solaskide: Kalea ez dela inorena, guztiona dela gogoraraziz.
Bilbora ere joango gara, gaur ere bertako kaleetan Ibon eta preso gaixoak askatzeko exigituz izan den manifestazioa aitzaki. Ibonen anaia Jonkirru Iparragirre izango dugu beste behin ere anaiaren azken gorabeherak azaldu asmoz.
Bukatzeko, ostegunean getarian “Kuba: Verdades y mentiras” hitzaldiaren korte batzuk izango ditugu entzungai bertan izan baizen Ijauna erreportari lanetan.
Hau dena eta Zirriren bertso hunkigarri bat (azkenean)… 21’etatik aurrera

« »