Press "Enter" to skip to content

Herriko taldeen emaitzen errepasoa eta surf txapelketa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Jada oporrak amaituta bueltan gara zuei saio berri bat eskaini asmoz. Biharkoan herriko taldeen emaitzak eta egoera izango ditugu aztergai zer kontatu ugari dagoelako. Emakumezkotan futboleko taldeak azken jardunaldia izango du eta igoera lortzeko zorian dago, eskubaloian larunbatean 19.30 jokatuko dute Castellon taldearen aurka igoera faseko joaneko partida. Gizonezkotan errugbiko mutilen ezin izan zuten garaipena lortu igoera faseko lehendabiziko partidan, eskubaloian aldiz garaipen garrantzitsua lortu zuten Zamoraren aurka, beste urte betez ohorezko mailan jarraitzeko balentria erdietsi dutelarik.

Honez gain hondartza inguruak ez ditugu ahaztuko, aspaldi izan bazen ere gogoan ditugu playeroetako finalak, hauen aipu azkarra egiten saiatuko gara nola ez. Toki berdinean jarraituz, igandean amaitu zen surf txapelketako emaitzak errepasatuko ditugu, nesketan Carol Henrique portugaldarra izan zen garaile, mutiletan Gony Zubizarreta galiziarra izan zen txapeldun.

Aipaturiko albiste hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an bihar 18.00tatik aurrera!!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude