Press "Enter" to skip to content

Playeroak, Naxari eta kirolari politikariak biharko saioan

Iepa kaixo entzule maite!

Biharko saioan hainbeste maite ditugun kirolari historikoak gogora ekarriko ditugu. Hori baino lehen ordea hondartzako futbola edo playeroen emaitzak aztertuko ditugu. Mutilen fase erregularreko azken partida jokatu zen eta jada badakigu zein kanporaketan izango ditugun ligako final laurdenetan, baita kopakoan ere. Neskek ordea beste jardunaldi bat gehiago dute liga erregularra amaitzeko, beraz oraindik zain egon beharko dugu kanporaketa guztien berri izateko.

Bestalde, historikoen atalean, kirolari moduan aritu ostean (edota bien bitartean) politikara jauzia eman duten hainbat eta hainbat izen ezagun errepasatuko ditugu. Asko dira mundu zabalean bide hau hartu duten kirolariak, gure inguruan ere baditugu zenbait kasu: Xabier Mikel Errekondo, Martinez de Eulate, Titin III., Jon Redondo…. Kirol ezberdinetatik talde politiko ezberdinetara jo dute askok, batzuek lan gutxi eginaz besteak aldiz oso konprometituta. Hauen denen berri izateko ez hutsik egin ostiral arratsaldean 18:00tatik aurrera eta sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude