Press "Enter" to skip to content

Lurralde askeak sortzen

Kaixo ahuntzok!

Udaberriko oporretako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da berriz ere Ahuntzaren Gauerdiko Eztula. Aste honetarako ere gai interesgarri bat dakarkigu gela arroxera: desobedientzia. Lege injustuen eta errepresioaren inguruan askotan aritu izan gara horri buruz, baina ez hainbeste eguneroko ohitura txarrekiko desobedientziaren inguruan. Bizitza erdigunera ekartzeko desobedientzia, kapitalismoaren logikak alboratzekoa. Bide horri heldu dio Lurralde Askea ekimenak, bizimodu onaren Euskal Herria eraikitzeko komunitate desobedienteak. Axier Lopez izango dugu gurekin proiektu honen inguruan hitz egiteko.

Eta hari horri tiraka, beste hainbat gai ere jorratuko ditugu. Troikaren aurkako protestengatik epaiketak, Andres Bodalo SATeko kidearen espetxeratzea, eta askoz gehiago. Ez galdu! Astero gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

indizea

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude