Iepale!

Igande hontan, Martxoak 16an, Angel Berrueta izango dugu gogoan. 2004ko martxoaren 13an erahila, egia aitortze bidean diharduen “Angel Gogoan” taldeko kide den Edurrekin izango gara tfnoaren bitartez.

Bestalde, Martxoaren 12an, 28 urte bete dira Euskal Herriak OTANi ezezko borobila esan ziola, Hortaz ariko gara Askapenako kide den Julen Zulaikarekin. Eta bide batez, aurtengo Brigada internazionalisten inguruan ere arituko gara.

Hau dena eta gehiago, 21’tatik aurrera!

Ah! Ta gaurkoan Malintxe handiaren beste liburu baten gomendioa izanen dugu. Malintxe’s Time

anjel

« »