Podcast: Play in new window | Download
Kaixoww
Igande hontan, otsailaren 23an, gela arroxa lepo izango dugu. Zarauzko migrazio teknikaria den Julen Aranguren eta Usua garin izango ditugu gurekin batera. Usuak, Laida Aranburu eta Ekhiñe Muguruzarekin batera, herriko migrazioa aztertu eta testigantzak jasotzeko beka bat irabazi berri dute, dokumental bat gauzatzeko helburuarekin.
Baina bestetik, irratsaio hasieran beste kontu batzuk ere izango ditugu. Azkenean, badirudi , Urtetako zabortegia itxi egingo dela, eta Gipuzkoako aldundiko ingurumen zuzendariarekin izango gara tfnoaren bitartez.
Bilboko Erribera 13ko etxe okupatuaren desalojoa ere hizpide izango dugu, bertako kide baten ahotik.
Eta noski, ETAren azkenengo beste pauso berria ere hizpide izanen dugu.
Adiorik ez, igandea 21rak arte baizik!