Iepalaaaa!
Igande hontan, astian zehar izan diren kontuei gain begirada bat eman ostean, Pablo Sastrerekin izandako elkarrizketa izan genuen entzungai.
Pablo, Alfonso Sastreren semea izateaz gain, idazlea, talogilea, “ortxataria”… Alegia, todologo bat. Desazkundearen inguruan aritu ginen gehienbat, eta hortik abiatuta hainbat puntu izan genituen hizpide.
Elkarrizketa bukatu ondoren, Martxoak 31 Dinamitatuai! ekimeneko 3 kiderekin izan ginen. Bertan, gazte asanbladaren beharraz aritu ginen eta datorren larunbatean antolaturiko egunaren berri eman ziguten.
Eta bukatzeko noski, Martxoak 29 ostegunean greba egunaren inguruan ere aritu ginen.
Ostegunean KALEAN ikusiko garelakoan… Adiorik ez, A LAS BARRIKADAS!!

Grabazioa entzun ahal izateko klikatu behean

« »