Azaroaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Tarin tabernako langilea den Ritxar edukiko dugu gurean gustoko duen musika jartzen.

ritxi.jpg

Denbora luzez zain egon gara Ritxar gurean edukitzeko eta orain oporretan dagoela aprobetxatuz, ordu eta erdiz bahituko dugu gustoko duen musikaz jarduteko eta kontu gehiagotaz hitzegiteko.

Gogoratu galdu ezinezko zita bat duzuela Arraio Irratiko uhinetan, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

« »