Press "Enter" to skip to content

EGUNERO MARATOI BAT EGITERIK BA AL DAGO?

Kaixo entzule maiteok!
Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz zuei saio berri bat eskaintzeko intentzioarekin. Gaurkoan saioaren lehen zatian beti bezala emaitzak izango ditugu, hemen azpimarratu behar da areto futbolean oriotarren aurrean lortutako garaipena.

Bestetik surfa aipatu behar dugu, hawaien Reef Hawaiian Pro ari baita ospatzen, Koroa Hirukoitzeko lehen txapelketa hain zuzen ere. Gure ordezkariek ez dute zorterik izan oraingoan, ea bigarrengoan hobeagoa duten.

Larunbaten izan zen III. Emayonk lori pala txapelketako finala ere aipatuko ditugu nola ez, baita ondorengo bazkari bikaina ere.

Azkenik egunero maratoi bat egin duen Ricardo Abad naparraren gora berak kontatuko ditugu, hau izango da hilabete honetako gure bitxikeria. Beraz badakizue galdu ezinezko zita 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude