Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Phil Vane ekarriko dugu gogora ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako astearte zaratatsuan, Extreme Noise Terror taldeko Phil Vane ekarriko dugu gogora. Bidean gelditu zaigun kantariaren ibilbideari errepasoa egingo diogu. Honez gain, azken aldian lortu ditugun nobedadeak ere entzungai izango dituzue, Gobierno Militar, Ruleta Rusa edota Belgrado bezala taldeak entzun ahalko dira.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela astearte honetan 21:30etatik aurrera. Eta Zarautzen ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Hirukotea belarriak zulatzeko prest da

ZarataZarauzko ohiko hirukotea bueltan da zuen belarriak zulatzeko. Urtarrilaren 25eko saioa, nobedade berriekin hasiko dugu. Kamorrah eta Crani Septic taldeen elkarbanaturiko diska, Trashgression, Afonia… Honen ostean, astebukaera honetan dauden kontzertuen errepasoa ere egingo dugu.

Eta saioa ongi amaitzeko, gustoko dugun musika apur bat ere jarriko dugu, beti ere gure humore puntuarekin. Gogoratu irratsaio zaratatsu bat duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Binilo kaxa: Aspaldiko eta oraingo harribitxiak Atalkan

Kaixo arraiozale! Aste honetan gonbidaturik ez genuela aprobetxatuko dugu binilo kaxari hautsak kendu eta bertatik aspaldiko kantuak erreskatatu eta entzuteko. Aspaldikoak baina egun ere entzuten direnak zenbait. Eta aspaldikoak eta gutxik ezagutuko dituenak beste batzuk. Animoa igotzeko modukoak batzuk, azaletik sartu eta hunkitu egiten dutenak besteak.

Queen, Lou Reed, Judi Cheeks, Jetro Tull, Blondie eta beste horrenbeste sorpresa entzuteko aukera izango duzue beraz ostegun honetan, beti bezala, Zarauzko irrati libreko ATALKA irratsaioan. Ordura arte!

Juanma egongo da berriz ere ZarataZarautz irratsaioan

Beste astearte zaratatsu bat iritsi zaigu eta gaurkoan ere gonbidatu berezi batekin egingo dugu. Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Juanma edukiko dugu berriz ere bere gustoko biniloak jartzen.

Gaurkoan ordea, Lagun Izoztuaren baja sumatuko da Arraio Irratiko uhin libreetan, ea nola joaten zaien…

Eta gogoratu iada internet bidez entzuteko aukera dagoela HEMEN klik eginaz.

Lehen audioak prest ditugu entzun ahal izateko

Gure zerbitzari berriko konfigurazioak pixkanaka pixkanada bere lekuan ipintzen ari gara eta iada igotzeko genituen irratsaio eta audioak igotzen hasi gara. Hemen dituzue igo lehen audioak.

Lehena, Arranopola Kultur Taldeak, Abenduaren 2an Arrano tabernan antolatu zuen Floren Ahoizen hitzaldia da, “Nafarroa – Euskal Herria: oraina, iragana eta geroa” izenekoa.

Bigarrena berriz, Putzuzulo Gaztetxean Abenduaren 22an Joseba Ariznabarretak politikaren inguran eginiko hausnarketa bat da.

Eta amaitzeko, Zarautz 0 Zaborrek Oteiza Lizeoko aretoan Abenduaren 16an antolaturiko hitzaldia dugu. Bertan birziklapenaren arduraren inguran hitzegin zuen Pello Zubiriak.

Datorren asteetan zehar gainontzeko hitzaldi eta audioak igotzen saiatuko gara, hortaz, pazientzia pixka bat edukitzea eskatzen dizuegu.