Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

ATALKA GORKEYA JOAN JETT

Gaurkoan Rock and rollak izan duen emakume potenteenetako batekin gatoz.

Gitarrajole fiña izateaz gain, abesti dantzagarri eta ezagun askoren sortzailea.joan

70 hamarkadako rock eszenan  emakumez soilik osatutako Runaways taldeko partaide

eta oraindik indarrean jarraitzen duen emakumea.

 

Arkaitz Lazkano bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maiteok!

Biharko saioan Arkaitz Lazkano mendi bizikletako txirrindularia izango dugu gurekin. Zarauztar gazte hau aspalditik dabil btt deituriko modalitatean murgilduta. Pedalei emateaz gain argazkiak ateratzen ere artista dugu Lazkano. Bere bizikleta ibilbideaz eta argazkilaritzaz berri emango digu biharko saioan.

Honez gain playeroetako kiniela egingo dugu ahaztu gabe. Saioa amaitzeko kirolari handi bat gogoratuko dugu, Sherron Mills. Aste honetan zendu zaigu saskibaloi jokalari aparta, bere kirol ibilbidea gogoratuko dugu gure omenaldi xumea eginaz. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai FMko 99.3an!

AJb0Uw4L

Defenestre Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioa Defenestre Fest jaialdiari eskeiniko diogu. Aste honeta Putzuzulon ospatuko den seigarren kontzertu solidarioa dugu hau eta bertan joko duten taldeak errepasatuko ditugu. Hontaz aparte, nobedade gehiago ere izango ditugu entzungai beti bezela, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

defenes

Visca Catalunya LLiure!!

Lehengo astean Anna Gabriell CUPeko kidearekin ezin izan baina gaurkoan beste kide bat izango dugu, Mireia Vehi legebiltzarkide berria. Luze ta zabal arituko gara Herrialde Katalanetako prozesuaren inguruan.

Bestalde, atzo Askapenak buruturiko prentsaurrekoa izango dugu hizpide, aurtengo brigaden aurkezpena eta Askapenaren aurkako epaiketaz aritzeko. Bertako kidea den Ane izango dugu tfnoaren beste aldean.

Eta noski, beste kontu ugari… 21’tatik aurrera 99.3 FMan

Adiorik ez

cat

Krakobia-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, gaurko irratsaioan Krakobiaren doinuak dantzatuko ditugu!!! Azkoititik datorren gazte honek duela urtebete eman zuen jauzia nahaste mundura. Lagunekin Berlinera egindako bidai bat izan zen bere musika elektronikoarekiko zaletasunaren errudun, handik bueltan asko interesatzen hasi zen doinu elektronikoez, eta lagunek bultzatuta, musika hau nahasten hasi zen. Gehien betetzen duten estiloak Elektroa eta Elektro-Technoa dira. The Hacker, David Carreta edota Connor Noctambus izan direlarik musikalki influentziatu duten sortzaileetako batzuk. Bere ibilbidean Txalintxo, Inox, Zakela eta Tartufo bezalako lekuetan eskeini ditu sesioak, eta gaurkoan, bere doinu zitalak Arraioko gela arroxean entzungo ditugu. Galduezina lagunok, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!

12576327_1660520767539280_1389089366_n