Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2016

Xabier Arrizabalo eta TRW

Kaixo lagunak!

Aste honetan ere irratsaio interesgarri batekin gatoz. Egoera ekonomiko eta sozialaren inguruan arituko gara Xabier Arrizabalo Montoro ekonomilariarekin. Madrilgo Complutenseko irakaslea da Arrizabalo, eta kapitalismoaren krisien inguruan aritua.

Iruñera ere joko dugu, TRWko langileekin hitz egiteko. 620 langileetatik 250 kalera bota nahi ditu enpresak. Mobilizazio ugari egiten ari dira azkenaldian: larunbatean 9.000 bat lagun atera ziren kalera Iruñean.

Badakizue, beti bezala, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

trw

Urrunetik Gertu astelehenean itzulko da

Ekhiñe Eizagirre Zarauztar Preso Politikoaren testuekin egiten dugun saioa astelehenean hasiko da berriz ere. Printzipioz, eta aurreko urtean bezala, hilean behin irratsaio bat egiteko intentzioa dugu, testuak amaitzen diren arte. Hortaz, astelehen honetan, Otsailaren 1ean eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunetik Gertu saioarekin hasiko gara.

EKIÑE MARRAZKIA

Elektropeña-ren azken harribitxiak gaurko Kaiolatik saioan!!!!

Kaixo kaiolazale maiteok!!! Azken asteetan gonbidatu ugari pasa eta gero, aste honetan Elektropeñak hartuko du saioaren gidaritza. Maleta bete bete eginda, azken hilabetetako doinurik gustokoenak erakutsiko dizkigu. Besteak beste, Finnebassen, Few Nolder, Demarzo, Lee van dowsky edota Phil Gerus bezalako ekoizle handien doinuak entzungo ditugularik. Horretaz gain agenda elektronikoa errepasatuko dugu, gure gomendio pertsonalekin!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!

12311219_876442409121251_2750420208998244269_n - Kopia

Naxariren eskutik, balkanetako gerrako kirolariak

Iepa kaixo entzule maiteak!

Asteazken honetako saioan Naxari handia izango da gurean. Konpromezu familiarrak tarteko denboraldi honetan esatari lanak alde batera utzi behar izan ditu eta entzule moduan dabil. Bihar ordea gurekin izango dugu aspaldiko partez eta saio bikaina prestatu du Gerard Bridgen laguntzarekin.

Lehengo zatian hondartzako futboleko emaitzak errepasatuko ditugu. Jada jardunaldi gutxi falta dira eta gauzak erabakitzen ari dira. Honez gain kirolari historiko batzuk ekarriko ditugu gogora. Balkanetako gerra hasi zenean beraien kirol bizitza jarraitzeko moduan izan ziren Velimir Perasovic, Nenad Perunisic eta Zvonimir Boban. Hauen historia ezagutzeaz gain beraien kirol ibilbideko pasarterik garrantzitsuenak gogoratuko ditugu.

Beti bezala hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3ean!

PerasovicJoventut_thumb-199x300

zvonimir-boban-cro

perunisic