Press "Enter" to skip to content

Krakobia-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, gaurko irratsaioan Krakobiaren doinuak dantzatuko ditugu!!! Azkoititik datorren gazte honek duela urtebete eman zuen jauzia nahaste mundura. Lagunekin Berlinera egindako bidai bat izan zen bere musika elektronikoarekiko zaletasunaren errudun, handik bueltan asko interesatzen hasi zen doinu elektronikoez, eta lagunek bultzatuta, musika hau nahasten hasi zen. Gehien betetzen duten estiloak Elektroa eta Elektro-Technoa dira. The Hacker, David Carreta edota Connor Noctambus izan direlarik musikalki influentziatu duten sortzaileetako batzuk. Bere ibilbidean Txalintxo, Inox, Zakela eta Tartufo bezalako lekuetan eskeini ditu sesioak, eta gaurkoan, bere doinu zitalak Arraioko gela arroxean entzungo ditugu. Galduezina lagunok, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!

12576327_1660520767539280_1389089366_n

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude