Category: Urrunetik Gertu


Aurreko astean, Martxoaren 5ean, Urrunetik Gertu zuzenekoa egin genuen Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Ekhiñe Eizagirreren testuekin abiatu genuen irratsaio honen zuzenekoa burutu genuen bertan. Kontzertu honen bideoa montatua dugu iada. Gozatu!!

Astelehen honetan azken Urrunetik Gertu saioa egin genuen eta bolada luze batean ez da gehiago izango. Hala ere, eta bukaera duin bat ematearren, CD bilduma bat egin dugu saiorako espreski grabatuak izan diren 9 abestirekin.

IMG-20150127-WA0011

IMG-20150127-WA0009

30 kopia egin ditugu eta iada banatuak dauden arren, inork abesti hauek eduki nahi baditu HEMEN klik egin besterik ez du

Urtarrileko eta denbora luze batez azkena izango den Urrunetik Gertu irratsaioa astelehenean emitituko dugu, gaueko 22:00etatik aurrera. Irailean hasi ginen proiektua, Ekhiñe Eizagirre Zarauztar Preso Politikoaren poesiak eta testuak baliatuz.

CAM00131

4 hilabetez lagun artean egin dugun saioa puntu eta aparte bat edukiko du printzipioz, etorkizunean gehiago egiteko asmoarekin. Lerro hauen bidez bertan parte hartu duzuen denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

CAM00132

Eta bide batez, podcastean azken saio honetan erabiliko dugun poema zati bat jartzen dizuegu:

Bihar goiza goxatzeko asmoz azken urteotan bezala Arraio Irratiko lan taldea bilduko da 2014ri errepasoa egiteko.

Urte honek utzi dizkigun gertakari aipagarrienak, xelebreenak eta gertukoenak gogoratzen saiatuko gara. Zelanda berritik ere kanpaikadak izango ditugu zuzen-zuzenean.

Galdu ezin duzun zita abenduaren 31ean goizeko 11.00tatik aurrera!!

Eguzkilore

Abenduko Urrunetik Gertu saioa prest dugu iada. Gogoratu, Ekhiñe Eizagirre preso politikoaren hitz eta poemekin egiten dugun saioa, hilean behin emititzen dugula gurean eta hilabete honetakoa Abenduaren 25an izango dela, ostegunean eta gaueko 21:00etatik aurrera.

ekhine

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]