Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Entzungai duzue atzoko Izerditan blai saioa

Kaixo entzule maiteak,

Atzokoan Izerditan Blai saioa entzuterik izan ez bazenu gaurtik aurrera horretarako aukera ezin hobea duzu. Jada podcastean baitago atzo egin genuen saio. Herriko taldeen emaitzez gain surf kontuak ere izan genituen. Aurreko astean Penichen, Portugalen, jokatu zen froga eta orain Tenerifeko Santa Cruzen jokatzen ari dena aipatu genituen.

Saioa amaitzeko hondatzeko futbolari ekin genion, igandean izango den jardunaldiari errepaso bat emanaz. Gure ohitura ahaztu gabe kiniela egin genuen, zuek ere parte hartzeko aukera duzue gure feizbukean. Ondo izan!

Gaur ez da Itsaso debekatuak saiorik izango

Kaixo lagunak,

Asko sentitzen dugun arren gaur ez dugu saiorik egingo. Arrazoi ezberdinengatik gaurko saoia prestatzerik ez dugu izan eta honenbestez ez dugu saiorik egingo.

Hurrengo astean egingo dugu entzuleok merezi duzuen bezalako saio bat, bikaina alegia. Bitartean ondo izan eta gozatu Salda badago-ren estreinaldiaz.

Alderdi politiko minoritarioak eta hauteskundeen jarraipena

Kaixooo! Atzokoan hainbat alderdi politiko minoritarioekin aritu ginen elkarrizketan. PACMA, Por un mundo mas Justo, Partido humanista, EQUO eta POSI alderdiko kideekin izan ginen, hain zuzen ere.
Bukatzeko berriz, EAJko kide den Imanol Lasa eta EH Bilduko Joseba Permachek hauteskundetako emaitzak baloratu zituzten

Besteik gabe, iada entzungai duzue grabaketa

Sarrera bitxiez osaturiko abestiekin egingo dugu saioa

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik edukiko baina bitxikeria batekin etorriko gara. Ohiko agenda errepasatzeaz gain, intro edo sarrera bereziak dituzten abestiak jarriko ditugu astearteko saioan. Rouse, HHH, Etsaiak, Metralleta…

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela bihar gaueko 21:30etatik aurrera.

Salda Badago: Estreinaldi mundiala astelehenean 22:00etan

Arraio Irratiaren jarraitzaile maiteok, albiste ezinhobea emateko moduan gara. Bihar, astelehenean, urriaren 22an, Salda Badago irratsaio berriaren lehen saioa entzuteko aukera izango dugu.

Musika berezi eta finena bilduko digu Isuok irratsaio berri honetan. Altxor ezezagunak, zirkuito komertzialetatik aldentzen direnak, musikariekin elkarrizketak… osagai asko eta onak ditu, ea asmatzen duen salda bero eta gustagarria eskeintzen Arraio Irratiko entzule finei.

Gozatu!!

Saioa “grabaketak” atalean entzun dezakezue, edo hementxe:

2012-10-22 Salda Badago: Estreinaldi Mundiala