Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Azaroak 14ko Greba Orokorra

Aupa kaixo!
Lehengo igandean aurreratu bezala igande hontan ere beste irratsaio interesgarri bat izanen dugu.
Asteko erresumena eman ostean, Azaroak 14an estatu mailan deituta dagoen greba orokorraren inguruan jardungo gara. Tfnoz egingo ditugu elkarrizketa guztiak.
Alde batetik, LAB-eko eta ELA-ko Urola Kostako arduradunak diren Aitzol Aristorena eta Ramon Urizar. Bestetik CCOO-ko Euskadiko idazkari nagusia den Unai Sordo eta bukatzeko CNT-ko kide bat ere izanen dugu.
Hau dena igandean Ahuntzarm gaberdiko eztulan 21’tatik aurrera
Entzunen gire!!
Grabaketa entzuteko klikatu behean

Biharko festaren aurrerapena gaur Kaiolan!!!

Kaixo lagunok!!! Dakizuen bezela bihar aurtengo Kaiolatik Fest ospatuko da. Bertan izango ditugu Beba eta Panda Azpeitiko Desguaze music-etik, Niko handia Lauteko kobazulotik eta Aritz. C Azkenportuko karriketatik. Gaurko saioan beraien musika entzungo duzue, biharko berotzen juteko. Horretaz gain, abesti berri batzuk ere jarriko dizkizuet. Eta adi, ze biharko festarako 5 SARRERA zozketatuko ditugu!!!! Eutsi goiai eta UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=BxkpWXNck5w[/youtube]

Izerditan blai kontu askorekin dator gaurkoan

Kaixo lagunak!

Hemen gara beste asteazken bat gehiago herriko kirol aktualitatea zuei eskeintzeko asmoz.

Gaurkoan herriko taldeen emaitzak izango ditugu, zubi honetan kirol talde batzuk atsedena izan duten arren beste batzuk lanean fin jardun dira.

Honez gain surfari erreparatuko diogu, Santa Cruzen, Californian, atzo amaitu zen o’Neill Coldwater Classic froga. Munduko txapelketako zirkuituko azken aurrenekoa da eta gauzak pil-pilean daude Joel Parkinson eta Kelly Slaterren aretean.

Amaitzeko zarauzko hondartzara joango gara bertan plaierotako beste jardunaldi bat izan genuen eta honek utzitako emaitzak aztertuko ditugu.

Balerdi Balerdi eta Daniel Johnston hizpide Salda Badagon

Aupa Arraiozaleok!

Salda katilukada bero-beroarekin gatozkizue. Euskalerria Irratiak azaroaren 7-rako antolatu duen jaialdiaz hitz egingo dugu,  Balerdi Balerdi taldeaz batez ere.  Daniel Johnston abeslaria ere ezagutarazi nahi dizuegu, aurrerago monografiko bat eskaintzeko asmoa baitugu. Eta Api Uiz-en getariko kontzertua zer moduz joan zen ere esango dizuegu, lasai. Hau dena Putzuzulo Gaztetxearen 7. urtemuga eta bertan burutzen ari garen ekintza guztiak ahaztu gabe, noski. Beti bezala, astelehenean 22:00etan, Salda Badago Arraio Irratian.

 

 Saio eder hau hemen entzun dezakezu

//