Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Beste astearte bat belarriak zulatzeko

Beste astearte zaratatsu bat iritsi zaigu eta nahiz eta aste honetako gonbidatuak azken unean huts egin digun, ordu eta erdiko saio bikaina prest dugu ZarataZarauzko lagunok.

Aste honetan, Defenestre Fest jaialdia izan zenaren laburpen txiki bat egiteaz gain, Hell Born Messiah taldearen abestiren bat jarriko dugu, bertako partaidea zen Danik agur esan digu eta (gogoratu talde honek Putzuzulon jo zuela). Honez gain, lan berri batzuei errepaso txiki bat egingo diegu (Criatura, Arale, Yaw…). Eta ahaztu gabe, asteroko agendari ere errepasoa egingo diogu.

Guzti hau, B Jauna eta Krixpinen laguntzaz, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.

Aste honetako saioa podcastean duzue iada. Playlista berriz HEMEN.

Datorren iganderako zuk zeuk bota galdera

Iepala!
Igande hontan ez dugu gonbidaturik izan baina datorrenean Mikel Goenaga Zarauzko udaletxeko zinegotzia izango dugu gela arrosean.
Entzule askok izango dituzue galderak, dudak, eritzi ezberdinak,…
Ba hortarako, gmail bat sortu dugu eta horra bidali ezkero igande hontan bertan botako genituzke zuzen zuzenean.
Hauxe da helbidea: ahuntzage@gmail.com
Ba hoixe, zuen parte hartzea eskertuko genuke.
Ta bestalde hemen behean klik egin ezkero atzoko irratsaioa entzuteko aukera izango duzue, primizia ta guzti.
Andoni Itxaskorekin ere izan ginen luze eta zabal Martxoak 3 pltaformaren inguruan hitzegiten
Besterik gabe, Adiorik ez! Iganderarte baizik!!

Zirrimarrak: Unai Galdona izango dugu gurean, “Auzoko” programaz

Kaixo zirrimarralariak!

Gaurko irratsaioan ere izango dugu zertaz eta norekin hitz egin, Unai Galdona zarauztarra izango baitugu Zarautzen martxan jarri berria den Auzoko  programa ezagutzeko. Topaguneak abiatutako proiektua da hau, euskaratik urrun bizi diren herritarrak gure hizkuntzara hurbiltzeko helburua duena, modu ludiko batean.

Honetaz gain, aste honetan ere bildu ditugu makina bat albiste interesgarri, artikulutxoren bat eta lehiaketarako ahotsa ere. Zuek ere gurekin zirrimarratu nahi baduzue, ez galdu aukera! Beti bezala, 21:45 inguruan Arraio Irratian!

Futbola eta playeroei tarte berezia gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Hemen gara beste behin ere. Gaurkoan 3. mailako taldeari begirada zorrotza eskeiniko diogu. Azken partidua aurkari zuzen baten aurka galtzeaz gain partidura berandu iritsi ziren. Argi dago Galtxaren taldea iparra galduta dagoela, guk aspaldi esan genuen bezala aldaketarako garaia da.

Saskibaloian aspaldiko partez garaipena lortu zuten, estu baldin bada ere garaipen garrantzitsua jetsiera saiesteko lanetan. Eskubaloian aipatzekoa da emakumezkoen 3. taldeak lortutako garaipena aritzbatalde kiroldegian baita lehengo taldeak lortuta emaitza ere.

Azkenik hondartzako futbolaz jardungo gara, beste jardunaldi bat igaro da eta. Ligako nahiz kopako txartelak zein taldek izango dituzten argituz doa apurka apurka. Kontu hauek guztiak eta beste batzuk jorratuko ditigu gaur 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, Arraio Irratian!