Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2012

Arraioko emisioa etengo dugu larunbatean

Arraio Irratian egiten ari garen hobekuntza teknikoengatik, larunbatean emisioa etengo dugu egun osoz. Obra garrantzitsuak egin behar ditugu gela arroxean eta astebukaera aprobetxatuko dugu hau egiteko. Iganderako dena prest egotea espero dugu. Barkatu eragozpenak.

Indarkeria sexistaren inguruko Foro Herritarra entzungai duzue

Gaur, Zarauzko Etxezabala eraikinean burutu den Indarkeria Sexistaren inguruko Foro Herritarra entzungai duzue. Bertan, Maider Morras abokatua, Nere Altxu, gizarte langilea eta berdintasun teknikaria Carmen Biain, hezitzailea eta Miren Aranguren, Bilgune Feministako kideak izan ditugu mahai inguruan. Foro herritarra podcastean duzue entzungai eta honen inguruko spota ere jarraian ikusgai duzue

Segi dEZkontrolatzen!!

dEZkontrolatu!! jardunaldiei amaiera eman genion igandean. Jardinero, Sozi, Malintxe eta Edonatoz gain Julen Zulaika Askapeneko kidea den zarauztarra izan genuen gela arroxean. Eta noski, bertan izanda, Askapeneko 25. urteurrenataz jardun ginan.

Logroñora ere joan giñen, bertako lagun batzui 5 eta 7 uurteko espetxe zigorra eskatzen baitiote Azaroak 14ko greba orokorrean izandako istiluak medio. Elkarrizketan argi geratu zen muntai polizial berri baten aurrean aurkitzen garela beste behin ere.

Eta bukatzeko, etxeko atxiloaldia egiten aritu den gaztearekin jardun ginen. Asteko balorazioa, bixitak, “zaindariekin”  hartu-emanak,…

Baina bukatu bukatu, Putzuzuloko 7.urteurrenaren “Pobre de mi”arekin amaitu genuen. Jardinero sopranoa, Sozi tenorea, Malintxe mutua,… Aze Koroa!!

Baina argi geratu zen gauza bakarra, astebetez soilik dEZkontrolatuz ez direla helburuak lortzen,  baizik eta egunerokotasunean dEZkontrolatuz!!

Hala bedi!! Datorren iganderarte


 

Surfa eta hondartzako futbola biharko Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!
Aurreko astean jai izan genuen baina oraingoain ez dugu horrelakorik egingo. Biharko saioan herriko taldeen emaitzak izango ditugu lehendabizi, saskibaloiko mutilen hirugarren garaipena errepasatuko dugu, besteak beste.

Honez gain hondartzara salto egingo dugu, playerotako jardunaldi berri baten atarian gaudelako. Aurreko asteko kinielen emaitzak eman eta berria egitera gonbidatzen zaitugu gure fazebukean.

Hondartzan jarrituz baina munduaren beste puntan, Hawaien, Koroa Hirukoitzeko lehen froga jokatu da Haleiwan eta bigarrena hastear da Sunset Beachen. Bertan gertatzen diren goraberen berri emango dizuegu asteazkeneko saioan, beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian.