Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Eskubaloia, arrauna, surfa eta Giroa biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Biharko saioan eskubaloia izango dugu gai nagusia, Alcobendasen jokatu den igoera fasean lehen mailarako txartelik lortu ez arren gertatutakoaren berri emango dizuegu.

Honez gain surfean Saquareman Aritzek eginiko lana kontatuko dizuegu. Baita ere emakumezkoen maila goreneko Fijiko proba jokoan denez bertako emaitzak ere errepasatuko ditugu.

Saioa amaitze aldera, arrauna eta Giroa aipatuko ditugu. Lehenengoaren kasuan trainerilletako euskadiko txapelkat jokatu baitzeren. Bigarrengoan pil-pilean dugu itzuli handietan ederra, sailkapenaz gain antolakuntzarekin ere badira tira-birak. Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera!

Entzun atzoko irratsaio berezia!!

Atzo Arraio Irratiak 8 urte bete zituen eta hau ospatzeko saio berezia egin genuen Putzuzulo Gaztetxeko lehen solairutik. 8 urte hauetan pasa diren saio batzuetako protagonistak izan genituen bertan. Hala nola, Tripontziola, Arraioenea, Oilotegitik eta Arraio Blues irratsaio zaharretako kideak eduki genituen. Tripontziolakoek huts egin ziguten 99.3ko sukarra zutelako, baina lasai, itzuliko dira…

arraiurte

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Denetik apurtxo bat biharko Izerditan blaien

Iepa kaxo entzule maiteak!

Biharko saiorako denetik pixka bat izango dugu. Herriko taldeen emaitzetan saskibaloiko atalari tarte berezia eskainiko diogu bertako bi taldek igoera lortu baitute. Honez gain areto futboleko azken jardunaldia eta eskubaloiko igoera fasea ere aipatuko ditugu.

Ondoren Pagoetako mendi lasterketako emaitzak ere jakinaraziko dizkizuegu. Gipuzkoako trainerillen liga ere amaitu da, jubenil mailan zarauztarrak nagusitu direlarik.

Azkenik Brazil aldera joko dugu Saquaremako uretan bigarren mailako txapelketa jokatuko baita gaurtik aurrera.

Hau dena beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai!
20199308

Arraio Irratiak 8 urte!!!

kartela_8_urteZarauzko Arraio Irrati libreak 8 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau zabal bat antolatu dugu:

Maiatazaren 20an asteartean, urteurreneko saio berezia egingo dugu 8 urte hauetan pasa diren saio ezberdinetako protagonistekin. Besteak beste, Trio Kalabera, Arraio Blues, Tripontziola, Oilotegitik eta Arraioeneako lagunak berriz ere gure uhin libreetan izango ditugu.

Maiatzaren 22an, Hala Bedi Irratiko lagunak izango ditugu Putzuzulon, Gasteizko irratiaren 30. urteurreneko dokumentala aurkezten.

Ostiralean, Maiatazaren 23an, Sostemible antzezlana edukiko dugu Zarauzko Gaztetxean.

Eta urtemugari bukaera eder bat emateko, sekulako festa antolatu dugu larunbatean, Maiatzaren 24ean. Goizean, Gipuzkoako bolo txapleketa egongo da poligonon, eta irratiko kideak hau girotzen ibiliko dira. Ondoren bazkaria edukiko dugu Gaztetxean (Txartelak ohiko tokietan). Bazkalostean Imanol Karballo bakarlaria edukiko dugu. Arratsaldean Putzuzuloko txarangarekin kalera irtengo gara eta eguna bikain amaitzeko, Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertu bikaina edukiko dugu gauean.