Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2014

Herritarren Esku Dago

Ekaina hasteko, igandean ikaarrizko irratsaioa aurreikusten da. Hurrengo iganderako, 8rako, iada ezer ez da falta eta Zarauzko Gure Esku dago ekimenaren antolakuntzan buru belarri ari den Gorka Txilikurekin arituko gara ia nola dihoazen aurre lanketak.

Bestalde, Bardeetako Tiro eremuaren aurkako XXVII. martxa burutuko da igandean bertan eta Poligonoaren aurkako asanbladako kide batekin izango gara

Eta bukatzeko, Bartzelonako Sants auzoan bukatuko dugu. Can Vies etxe okupatuaren desalojoaz jardungo gara.

Horretarako, Tfnoaren beste aldean Jesus Rodriguez izango dugu. Sants auzoko asanbladako kidea eta Can Vies-en lantzen zuten “Directa” astekariako arduradunetako bat.

Hau dena eta gehiago igandean 21’tatik aurrera

M_nu handia Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharko kaiolatik saioan M_nu handiaren bixita izango deu. Musika elektronikoaren maitale sutsua den Getariar honek urte dexente daramatza nahasketekin saltseatzen, baina beti lagun artean egin izan du. Orain hilabete gutxi egin du eszenatokietarako jauzia, eta harezkeroztik Getaria, Zarautz, Zumaia eta inguruetako gaztetxe naiz tabernetan ibili da pintxatzen! Deep goxo eta melodikoa jarri ohi du, nahiz eta elektronikaren beste zenbait adar ere ikutu. Hemen dezue bere azken set-a biharko aurrerapen gisa!!! UP THE KAIOLS!!!

https://soundcloud.com/manu-jimenez-3/d-k-a-miami

Heteroaraua arrakalatuz bolloenean

Arraio Irratiak 8 urte bete berri dituen honetan uhin moreek ez dute etenik!

Gaur, gaueko 21:00etatik aurrera BOLLOENEA irratsaio feministaren 7.saioa!

“Naftalina usaina”, “Bolliztegia”, poema aluzulomingainsabel kilikagarriak, musika mundiala… eta “Tarte potolua”n “Arrakalak” heteroarauaren inguruko dokumentalari buruzko elkarrizketa.

 

ETZANK GALDU ETA PIZTU ZANK IRRATIA FMko 99.3an!!

arrakala_lantaldea_weberako

Eskubaloia, arrauna, surfa eta Giroa biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Biharko saioan eskubaloia izango dugu gai nagusia, Alcobendasen jokatu den igoera fasean lehen mailarako txartelik lortu ez arren gertatutakoaren berri emango dizuegu.

Honez gain surfean Saquareman Aritzek eginiko lana kontatuko dizuegu. Baita ere emakumezkoen maila goreneko Fijiko proba jokoan denez bertako emaitzak ere errepasatuko ditugu.

Saioa amaitze aldera, arrauna eta Giroa aipatuko ditugu. Lehenengoaren kasuan trainerilletako euskadiko txapelkat jokatu baitzeren. Bigarrengoan pil-pilean dugu itzuli handietan ederra, sailkapenaz gain antolakuntzarekin ere badira tira-birak. Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera!