Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Alpeetako azken etapa entzungai 15.00tatik aurrera

Iepa kaixo entzule maiteok!

Larunbat honetan Alpeetako azken etapa jarraituko dugu 15.00tatik aurrera. Modane Valfréjus eta Alpe d’Huezen artean izango den etapa motz honek tourreko podiuma erabakiko du. Azken egunetako gertaerek gehiago estutu dute Parisko kajoitxoan egongo direnen lehia. Biharko saioan mikroetatik hurrun ibili zaigun Trioko burua eta Ahuntzaren gauerdiko eztuleko Malintxe fitxatu ditugu. Beraz badakizue, Periko, Piter Mari eta besteak entzun beharrean sintonizatu Arraio Irratia 15.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

PROFIL (1)

Tourreko 12. etapa bihar 15.30tatik aurrera

Iepa kaixo entzule maiteak!

Bihar, uztailak 16, osteguna, Frantziako Tourreko 12. etapa zuzen zuzenean erretrasmitutuko dugu Izerditan blaiko kideok.Azken urte hauetan bezala pirineotako etapa interesgarriena zuzenean jarraituko dugu. San Martingo harrian sailkapen nagusia hankaz gora utzi arren biharko etapa goraberatsuak ikuskizun aparta utziko digulakoan gaude. Beraz betiko esatariez nazkatuta bazaudete sintonizatu Arraio Irratia 15.30tatik aurrera!!

PROFIL

Arraio Irratia oporretara doa

Uda iritsi da eta Arraio Irratiak oporrak hartuko ditu ohi duen bezala. Pelaiosanetan afariak eman ostean, merezirako deskantsua hartuko dugu irailean gogo biziz itzultzeko.

Udan, musika edukiko duzue protagonista gure uhin libreetan. Irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz saioak ustailean jarraitu egingo du eta Izerditan Blai saioak ere saio bereziren bat egingo du seguruenik.

Irailerako orain arteko saio guztiek jarraituko dute printzipioz eta Urrunetik Gertu saioarekin ere hasiko gara berriz ere, hilean behin.

Azkenik, irailetik aurrera inork saiorik egin nahiko balu, gure uhinak zabalik izango dituzue eta gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue info@arraio.net helbidean aurkituko gaituzue.

Uda ona izan!!!!

Denboraldiko azken saioan urteko eta udako errepasoa eta bi historiko

Iepa kaixo entzule maiteok!

Oporrak hartu baino lehen saio bikain batekin agurtuko gara. Gaurkoan denbroladi honetan gure inguruan izan diren kirol albisterik esanguratsuenak gogoratuko ditugu. Herriko talde ezberdinen lorpenak azpimarratuz batez ere.

Honen ostean udako zita garrantzitsuenak errepasatuko ditugu. Zarautzen ez ezik Euskal Herriako bazterretan izango diren kirol ekitaldien berri ematen saiatuko gara. Gure mugetatik haratago doazen frogaren bat ere aipatuko dugu.

Azkenik, denboraldia irribarrez bukatzeko bi kirolari historiko ekarriko ditugu gogora. Biak emakumezkoak dira, bata euskalduna eta bestea alemaniarra, tenislaria bata txirrindularia bestea… ba al dakizue nortzuez ari garen???

1213212358652_f

Eskubaloia, triatloia, surfa eta beste hainbat kirol gaur Izerditan blaien

Kaixo entzule maiteak!

Aste honetako saioan denetarik izango dugu. Lehendabizi eskubaloiari egingo diogu tarte bat. Jakingo duzuen bezala ZKEko atal honek 50 urte bete ditu aurten eta hau ospatzeko bazkari ederra antolatu dute larunbaterako. Ospakizunez gain denboraldiaren balantze bat ere egingo dugu.

Aurreko asteburuan herria aztoratu zuen kirol ekitaldia ez dugu albo batera utziko. Euripean lehiatu zen zarauzko triatloiaren 29. ekitaldiaren emaitzak errepasatuko ditugu.

Aspaldiko partez Fiji aldera ere joko dugu. Surfeko munduko txapelketak aurrera darrai eta azken froga honetan Aritz Aranburuk bertan lehiatzeko gonbidapena jaso zuen.

Honez gain beste kirol batzuren albiesteak emango dizkizuegu, beti bezala 20.00tatik aurrera, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

LOGO-ZARAUTZ-50-3-1-300x255