Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: uztaila 2015

Alpeetako azken etapa entzungai 15.00tatik aurrera

Iepa kaixo entzule maiteok!

Larunbat honetan Alpeetako azken etapa jarraituko dugu 15.00tatik aurrera. Modane Valfréjus eta Alpe d’Huezen artean izango den etapa motz honek tourreko podiuma erabakiko du. Azken egunetako gertaerek gehiago estutu dute Parisko kajoitxoan egongo direnen lehia. Biharko saioan mikroetatik hurrun ibili zaigun Trioko burua eta Ahuntzaren gauerdiko eztuleko Malintxe fitxatu ditugu. Beraz badakizue, Periko, Piter Mari eta besteak entzun beharrean sintonizatu Arraio Irratia 15.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

PROFIL (1)

Tourreko 12. etapa bihar 15.30tatik aurrera

Iepa kaixo entzule maiteak!

Bihar, uztailak 16, osteguna, Frantziako Tourreko 12. etapa zuzen zuzenean erretrasmitutuko dugu Izerditan blaiko kideok.Azken urte hauetan bezala pirineotako etapa interesgarriena zuzenean jarraituko dugu. San Martingo harrian sailkapen nagusia hankaz gora utzi arren biharko etapa goraberatsuak ikuskizun aparta utziko digulakoan gaude. Beraz betiko esatariez nazkatuta bazaudete sintonizatu Arraio Irratia 15.30tatik aurrera!!

PROFIL

Kurtsoko azken Kaiolatik!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Mundu guztiari bezala kaioleroei ere oporretarako gosea jarri zaigunez, gaur kurtso honetako azken saioa eskeiniko dugu!!! Bertan denboraldi hontan gehien hunkitu nauten doinuak jartzen saiatuko naiz, helburu zaila bezain ederra!!! Nire bihotzaren barnetik MILLOI bat esker eman nahi dizuet kurtso hontan irratsaiotik pasa zareten denoi, eta ostiralero uhinen bestaldean jarraitzen didazuenoi!!! Zuen omenez joango da gaurko saioa!!! LOVE YOU eta UP THE KAIOLS!!!

DGTL-Festival-2015