Kaixo entzule maiteak!

Aste honetako saioan denetarik izango dugu. Lehendabizi eskubaloiari egingo diogu tarte bat. Jakingo duzuen bezala ZKEko atal honek 50 urte bete ditu aurten eta hau ospatzeko bazkari ederra antolatu dute larunbaterako. Ospakizunez gain denboraldiaren balantze bat ere egingo dugu.

Aurreko asteburuan herria aztoratu zuen kirol ekitaldia ez dugu albo batera utziko. Euripean lehiatu zen zarauzko triatloiaren 29. ekitaldiaren emaitzak errepasatuko ditugu.

Aspaldiko partez Fiji aldera ere joko dugu. Surfeko munduko txapelketak aurrera darrai eta azken froga honetan Aritz Aranburuk bertan lehiatzeko gonbidapena jaso zuen.

Honez gain beste kirol batzuren albiesteak emango dizkizuegu, beti bezala 20.00tatik aurrera, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

LOGO-ZARAUTZ-50-3-1-300x255

« »