Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Nagore Odriozola eta Arritxu Iribar kirol kazetarien kolaborazioa gaurko saioan

Kaixo entzule! Martxoak 8 honetarako bi kirol kazetari hadien kolaborazioak izango ditugu. Biak ala biak ezagunak dira bakoitza bere esparruan aitzindari izandirelako. Biak dira kirol kazetariak eta beraien ogibidea nola bizi duten azalduko digute.

Kolaborazio interesgarri honetaz gain, playeroak ere aztertuko ditugu, emakumezkoetan 2. faseko 2. jardunaldia izan zuten eta gizonezkoek fase erregularreko azkena, hortaz, kanporaketak nola geratu diren argitu da.

Beti bezala hau guztia 20.00tatik aurrea Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Futbolaz aritu gara gaurko saioan

kaixo entzule maite!

Gaur grabatu dugun saioan futbola izan dugu mintzagai. Herriko taldeetan jokasten duten Kepa, Jon, Leire eta Iraia izan ditugu gela arroxean. Denboraldiaren nondik norakoak azaldu dizkigute, baita aurrera begira dituzten helburuak ere.

Amaitzeko, larunbatean jokatuko den playeroetako jardunaldia errepasatu dugu. Orain egun gutxi utzi gaituen Txena gogoratzeko ere hartu dugu tartetxo bat, ezin baita playeroen historia bera gabe ulertu, mila esker Txema.

Saskibaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Hotzak epeltzeko asmoarekin biharko saioan saskibaloiko jokalariak etorriko zaizkigu gela arroxera. Denboraldi honetan Zasteko neska zein mutilak Euskal ligan ari dira eta beraien egunerokoa gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Honetaz gain, playerotako azken jardunaldiaren errepasoa egingo dugu, beti bezala, hemen ere ezusteko batzuk izan baitziren. Beraz, badakizu, kontu hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, sintonizatu asteazken honetan 20.00tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.3an!!

Eskubaloi kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan eskubaloiko kideak etorriko zaizkigu, lehendabiziko taldeetako ordezkariak izango dira gurean. Nesken denboraldi bikaina aipatzeaz gain gizonezkoena ere errepasatuko dugu, aldaketak aldaketa berean jarraitzen baitute.

Playerotako kontuak ere aipatuko ditugu, nola ez, azken jardunaldia errepasatu eta larunbat honetako kiniela egingo dugu, zu ere anima zaitez bertan parte hartzera!

Rugbya urteko lehenengo saioan

Kaixo entzule maite! Hemen gara berriz ere Izerditan blaiko denboraldi berri batekin. Aste honetan Juan Sorreluz izango dugu gaztetxe berriko gure estudio berrian. Gustora aritu gara berakin solasean denboraldi honetan egindakoaz eta aurrera begira egin daikeenaz. Nola ez, playeroak ere aipatu ditugu, azken jardunaldiko errepasoa eginaz.