Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule maiteok!
Konturatzerako ekainaren erdira iritsi gara eta honekin batera agur esateko ordua. 2023an hasi genuen denboraldia Hiru putzu gaztetxean, eraikin berria, taldekide berria baina gelak lehengo kolorea, arroxa. Urte honetan gela honetatik igaro diren protagonista gehienen hitzak jaso ditugu beraien denboraldi amaieraren berri izan dezazuen. Atzo bete ziren 17 urte Izerditan blaik lehendabiziko saioa egin zuenetik. Ordutik urtero-urtero herriko kirol kontuak zuen belarrietara iristen saiatu gara, batzuetan hobete, bestetan okerrago, baina beti ilusio handiz. Gaur, denboraldi honetako azken saioa izango da, espero dut gu bezain beste gozatuko duzuela, nola ez, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!
Be First to Comment