Category: Atalka


Kaixo!!

Gaurkoan Melbournen jaiotako emakume batekin gatoz.

Abeslari eta gitarjole honen talde desberdinen abestiak entzuteko aukera izango duzu.

The distilers, spinnerette eta bakarlari gisa.

Ez galdu ahots rasgatu eta indartsu hau.

Gaurko saioan, LGTBIQ+ munduan murgilduko gara, bai pantailaren barruan, baita kanpoan ere. Horretarako, Zarautzen gai honen harira elkartzen ari diren lagunetako bat izango dugu: JM.

Homosexualitatea, homofobia, transgeneroa, transexualitatea, bisexualitatea, fikzioa, dokumentala, bizipenak… Galdu egingo duzu?

21:00etatik aurrera, Zinema Itsua, 99.3 FMn.

 

Saioan, Facebook orrialde honetaz ere hitz egin genuen. Emaiozue begiratutxo bat!https://www.facebook.com/Zarauzko-lgtbiq-taldea…/

Bihar, Kitzikan, Asistentzia Sexualari buruz arituko gara, eta horretarako honetan lan egiten duen lagun bat ekarriko dugu. Zer da Asistentzia sexuala? Zergaitik da beharrezkoa? Galdera hauek eta gehiago izango ditugu gure irratsaioan eta guztiak erantzuten saiatuko gara!!

Bihar, osteguna, 21:00etatik aurrera Fmko 99.3an!!

Gaur gure 2.saioa izan dugu!
Mirene Begiristain izan dugu hilabeteko protagonista, zuzenean, gela arroxean. Besteak beste, agroekologia eta Emakume Baserritarrak izan ditugu hizpide. Galderatxoren bat edo beste bota gabe geratu zaigu baina beste saio batean jarraituko dugu berarekin berriketan. Gaurkoak entzunda badugu zer hausnartua eta pentsatua!

 

Hilabeteko telesailak eta liburua sorginen bueltan ibili dira: Sabrina eta Sorginduak (Embrujadas) telesail mitikoen remakeak. Liburua, berriz, Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori.

 

Bukatzeko, hilabeteko hitza, Morkots! Gaztainaren kanpoko oskol arantzatsua eta emakumearen genitalak; ALUA.

#bargastakuhinetan

Kaixoo!!!

Gaurkoan Estatu batuetan zehar ibili gera,

punk-rock, pop-punk, riot-girrl estiloko talde ezberdinak entzuten.

Datorren ikasturterako proposamen batzuk hemen tartean dauzkagu.

Alegia aurrerago, hauetako talde batzuk gehiago mamituko ditugula

Disfrutatu musika entzunaz,

ondo izaaaan

m.a. eta lopandere

 

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]