Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2022

Irratsaio berezia kaletik, abenduaren 31ean

Adi Arraiozaleok! Abenduaren 31ean musika plazan egongo gara irratsaio berezia egiten. Goizeko 11:00etatik aurrera gure programazio berria aurkezteaz gain, Arraio Irratia osatzen duten saioak egongo gara bertan.

Honez gain, Arraioko postua ere jarriko dugu, geratzen zaizkigun kamixeta apurrak eta poltsak saltzeko. Eta gure entzule finenei laguntza eskatu nahi diegu. Irratiko musika berritu nahi dugu eta zuen gustoko musika ekartzera gonbidatu nahi zaituztegu

Patiyoko Atzuak, bigarren sayua!

Kaixo danoi!

Hemen dakarkizuegu Patiyoko Atzuan bigarren sayua. Espero deu Roxaitok arnas pixkat eman dizuela Santo Tomasan biharamunian irratiya piztu eta guri entzuteko.

Gaurkuan, euskal jendartian oso ezaguna dan gonbidatu bat izan deu….transbollikau “con chocolate” aktibista, punki eta feminista (tzun, tzun, tzun): Josebe Iturrioz! Batxata eta “Vogue” doinupian elkarrizketatzeko aukera paregabia eman digu, eskerrik asko bihotzez!

Trans-legia, Hatortxu, “Jende Normala” liburua (eta, bere egile Salley Rooney) eta hezkuntzako greba izan ditugu hizpide, besteak bestek. Feminismoa transfeminista ez bada, guk ez degulako nahi! Gabonetan mahai gainian gai-polemikuakin gehiegi sufrituko ez dezuelakuan,

Bi ostegun barru berriz ere zuen belarriak goxatzen eongo gea, TUMAMARRATXA!