Podcast: Play in new window | Download
Ekaina amaiera da eta ZarataZarautz saioak deskantsu bat hartuko du, uda eta gero itzultzeko noski.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Ekaina amaiera da eta ZarataZarautz saioak deskantsu bat hartuko du, uda eta gero itzultzeko noski.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
MEFSST jaialdian izan zen “Sortuz grabitatearen aurka” solasaldia entzungai duzue. Miren Narbaiza, Intza Arakistain, Andrea Plaza eta Eneritz Furyak musikariekin, sortze prozesuaren inguruan jardun ziren.

Kaixo lagunok!!! Zoritxarrez, azken uneko arazo batzuk direla eta, ezin dugu agurtu lehen denboraldi labur hau irratsaio berri batekin.
Horregatik, gaur, ekainak 15, 21:30tik aurrera, duela aste batzuk Jexux EgaƱa jauna izugarri interesgarriarekin izan genuen solasalditxoarekin lagatzen zaituztegu.
Eskerrik asko gurekin animatu zaretenoi hamarkada dezente batzuk atzera salto egiten gure gonbidatuen eskutik eta irratsaio hau egiten lagundu diguzuen beste Arraiokide gazte eta ez hain gazte guztiei.
Okerrik ezean, datorren urteko ilbeltzaren bukaeraldean entzuten gara… izan gaiztoak!!!

Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule maiteok!
Konturatzerako ekainaren erdira iritsi gara eta honekin batera agur esateko ordua. 2023an hasi genuen denboraldia Hiru putzu gaztetxean, eraikin berria, taldekide berria baina gelak lehengo kolorea, arroxa. Urte honetan gela honetatik igaro diren protagonista gehienen hitzak jaso ditugu beraien denboraldi amaieraren berri izan dezazuen. Atzo bete ziren 17 urte Izerditan blaik lehendabiziko saioa egin zuenetik. Ordutik urtero-urtero herriko kirol kontuak zuen belarrietara iristen saiatu gara, batzuetan hobete, bestetan okerrago, baina beti ilusio handiz. Gaur, denboraldi honetako azken saioa izango da, espero dut gu bezain beste gozatuko duzuela, nola ez, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako irratsaioan Torito eduki dugu LAUGARREN ALDIZ Estatu Batuetako 90ko hamarkadako taldeak errepasatzen. Saio guztiak kontuan hartuta, 80 talde inguru aurkeztu dizkigu!

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.