Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Senegaldik Zautza, Mor-en eskutik!

Kaixo launak!!

Ezautzezu argazkiko launa ala?  Zautz aldian oso ezagun deun Mor-ekin atzo in ginun grabaziua eta gaur emitituko deu. Bere bidaian berri emango digu, nola eta zeba atea zan Senegaldik eta ze lekutan ibili dan Europan. Oain zertan eta nola dabilen Euskal Herrian eta zehazki Zautz aldian. Afrikako  bizitza hemenguakin konparatuz eta beste hainbat kontu, beti re  bere umore alaiakin eta euskera jatorrian. Mor-en umore zipriztinaz bustitzeko gogoz?

Sintonizau 99,3FM arraio irratia, eta bidaiau gurekin gaueko beatzitatik aurrea!!

 

Nafarroako Bertsolari txapelketako finala Arraion

Aurreko astean, Arabako Bertsolari txapelketako finalarekin egin genuen bezala, larunbat honetan ere Nafarroako Bertsolari txapelketako finala emitituko dugu Arraio Irratian, Info 7 irratiaren konexioa lapurtuta.

Aurtengo finalean, Jon Barberena, Estitxu Arozena, Julio Soto, Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros edukiko ditugu elkarren aurka.

Finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da beraz, bertsozaleak zareten guztiok ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea.

Bihar Getarian erasoa, gaur Aurrerapena

Kaixo lagunok, bihar arratsaldeko 6tan hasita Getariako Sokoa tabernan izango gara Kaiolatikeko dj-ak. Kasu honetan, Elektropeña eta Lizarriturri dj doktorea. Beraz gaurkoan aurrerapen txiki bat entzun ahalko duzue, beti bezala, arratseko 8tan, Arraio Irratian! Eutxourrei eta Up the kaiols!!!
fire

-‘The Boss’ protagonista, gaurko Highway 9n-

 

 

Iritsi da osteguna! Eta berarekin batera eguzkia, udara giroa, jendez betetako kaleak. Egun ear bati bukaera ezin hobia emateko gaurko Highway 9 ez galtzia gomendatzen dizuegu! Gaurkoan, benetako rock omenajia emateko helburuakin, Bruce Springsteen-en abesti handiak aituko ditugu: Waitin’ ona sunny day, No Surrender, Radio Nowhere… Primeran pasako deulako, ez galdu gaurko Highway 9, kanta handiz eginiko saio txikia. Osteguna, 20etan Arraio Irratian!

Atalka fresko-fresko dator!

Kaixo arraiozale!

KutiXiak… oh Kutixiak! Zer litzake gizakia gutiziarik gabe????


Aste honetan, Zarauzko KUTIXI izozkitegiko Mikel eta Jean Pierre izango ditugu Atalkan. (Udara ematen duen egun hauetan, zer aproposagorik izozkiez hitz egitea baino?).

22’00etatik aurrera, mundu honetan nola murgildu ziren, zertan datzan, orainarteko esperientzia eta izozkigintza artisauaren sekretu guztiez hitz egingo digute Kutixikoek.

Probatu nahi???