Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Terangaren herrialdera, Senegalera!

Ieup!

Nanga def? Mangi fi rek! Gaurkuan Senegal aldera goaz, bertako hiriburua ezagutuko dugu eta ondoren Casamance herrialdera joango gara bertako usai, musika eta erritmo ezberdinaz gozatzeko asmoz. Espero dugu gurekin bidaiatuko dezuela eta besterik gabe, gero arte!!

UP THE KAIOLS

Kaixo etsaiok!!! Elektronika produkzioa etengabe aurrera doa eta tren horretan sartuta nabil azkenaldian. Eta gaurkoan ere zuekin nahi dut konpartitu nire bidaia elektronikoa. Badakizue, 8retan hasi eta 9rak arte Zarauzko Irrati librean, Arraio Irratian.

Ibon Insausti & DJ kontuak ATALKAN

Kaixo ARRAIOzale!

Ostegun berri bat iristear, prest dugu ATALKAren saio berri bat  ere!. Dakizuen bezala, inguruko hainbat jende naiz talde ekarri eta elkarrizketatzen dihardugu aurtengo denboraldian, euren afizio, ofizio eta jardunari buruz aritzen garelarik.

Ibon Insausti Zarauztarra izango dugu aste honetan gurekin. Besteren artean, DJ gisan aritzen da Ibon eta bere fazeta hori ezagutzen saiatuko gara Atalkan. Bestalde, bere DJ jarduna zuzenean ezagutu ahal izango, hiruzpalau kantu ekarri-jarriko baitizkigu.

Gogoratu bestetik, aurreko irratsaioa (EHEko kideei egindakoa) entzungai duzuela jada Atalka-ren aurreko sarreraren potcastean.

Ostegun iluntzean geixau!

Entzun ezazue Tximasen alde eginiko bertso afaria

Otsailaren 11ean Pausun burutu zen Tximasen aldeko Bertso afaria entzungai duzue gure webgunean.

100 lagun inguru bildu ziren bertan eta Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Hodei Barroso eta Sustrai Colinaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten giro epelean. Tximasek berak eginiko bertsoak ere abestu zituzten eta baita bere punttu batzuk ere.

Saio hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue: