Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Dead Air Studio-az ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Dead Air Studio-az eta bertako lemazaina den Will Killingsworth izan dugu mintzagai.

Estatu Batuetako estudio honetan askotan jartzen situgun taldeen diskak pasa dira eta gaurkoan, apur bat gehiago ezagutu nahi izan dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Patiyoko Atzuak, 2.3 sayua: Altxalili

Kaixo kaixo entzule maiteok! 

Hobe esanda, gabon! Neguko ordutegiya iritsi da, ongietorri iluntasuna, ongietorri arratsalde ilun depresibuak, … Bño lasai, hor eongo gea gu umore pixkat jarri ta bihotzak alaitzen.

Sayo hau Chavela Vargasekin hasi deu, gau beltzaren omenez, eta Makrofestibalen inguruan ere ibili gea kontunkontari, sortzaileen txokuan.

Baina programako plater garrantzitsua, beti bezela, elkarrizketatuak dia. Uaingo honetan Altxaliliko kideak izan ditugu gonbidatuak, Ael, Maiana eta Oihan, eskerrik asko gurean izateagatik!

Haien proiektu, edo hobe esanda, super show kabareterua izan da programako gai nagusia. Sexilioa bizi izan dute Altxaliliko kide askok eta sortu duten showarekin ikusgarritasuna eman nahi diote LGBTQ+ kolektiboari, belaunaldi berriek bizi ez dezaten sexiliorik. Horretaz gain, umorea, musika, artea, antzerkia eta izugarrizko espektakulo mamarratxuakin, erreferente bilakatu dira, gu guztiok apur bat deseraikitzeko, benetako kontzientzia sortzen dute. 

Benetan ikustia merezi dun espektakulua da Altxalili, ikusi ez badezue larunbat honetan Elizondon egongo dira! Ez hutsik egin!

Hurrengora arte! 1, 2, 3, Tumamarratxa!