Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena entzungai duzue

Atzo Putzuzulo Gaztetxean Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena izan genuen. Bertan, Jasone Mitxeltorena eduki genuen, liburuaren egilea.

Honen ostean, Auzolan ekimenaren aurkezpen bat egin ziguten Usurbilgo lehen topaketan egon ziren kide batzuk.

Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Bestalde, igande honetan gure FMko uhinetan ere entzun ahalko duzue, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioaren aurretik.

Ez Zarautzen Ez Inon, Emakumeon Aurkako Indarkeriarik Ez!!!

AZAROAK 25, ostirala

18.00etatik aurrera: AUTODEFENTSA GUNEA Udaletxe plazan. Bertan izango gara, eskuorriak banatzen, autodefentsan trebatzen eta indarkeriari aurre egiten!!!

19.00etan KONTZENTRAZIOA Udaletxe plazan Indarkeria sexistaren aurrean ekin autodefentsari!


Gaueko 00.00etan
KALEA, GAUA GEUREAK DIRA EKIMENA (23.30tan musika plazan elkartuko gara). Emakumeon presentziaz, kalea gure egingo dugu. Indarkeri sexistaren aurrean ez gara kikilduko!

AZAROAK 26, larunbata

9.30-13.30 artean AUTODEFENTSA TAILERRA EMAKUMEONTZAT. Emakumeok gure burua defendatzen ikasiko dugu

Esne kontuak ATALKAn

Kaixo arraiozale!

Aste hontako ATALKA irratsaioan, gutako askorentzat egun hain ezaguna edo arrunta ez den lanbide eta iharduera bati buruz arituko gara: esnezale ofizioa.  Izan ere, batetik, une honetan zarautzen etxez-etxe esne banatzen jarraitzen duen esnezale bakarrari eginiko elkarrizketatxoa entzun ahal izango dugu. Eta bestetik, Zarautzen eguneko esnea saltzeko makina jarri nahi duten beste esne satzaile batzuk zuzenean elkarrizketatuko ditugu.

Hau dena badakizu nun, 21’00etatik 22’00tara bitartean.

Eta dauzkazuen galdera, zalantza nahiz komentarioak zuzenean arraiora deituz, facebook bidez edo atalka@gmail.com-era idatziz. Animatu ba!

Parot doktrinaren inguruko hitzaldia entzungai duzue

Atzo, Txuriren aldeko ekimenetan antolatu zuten Parot doktrinaren inguruko hitzaldia entzungai duzue iada. Bertan, Ainhoa Baglieto abokatua eta Gatza eta Kaifas preso ohiak eduki genituen bizi osoko zigor honen inguruko hizketaldian.

Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Bide batez gogoratu hitzaldi hau FM bidez ere emitituko dugula, Arraioko 99.3an. Hau larunbatean izango da, goizeko 09:00etatik aurrera.